Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoa. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de diciembre de 2011

ABENDUAK 9

Gaur honako ekintza hauek burutu ditugu:

Autoebaluaketa, klaseko ikertzaileen eskutik. Ikasgai osoan zehar grabatzen egon dira, eta gaur lana aurkeztu dizkigute.  Bigarren aldiz agin behar izan dute, lehen aldiz borratu zitzaileako. Hona hemen proposatutako aholkuak:

-          Klasea beste ikuspuntu batetik landu eta aztertu. Azalpenak zelan hobetu daitezke.
-          Jendearen aurrean ausardia erakustea, ez izatea lekura bueltatzeko gogoa.
-          Musikan zentratzea, oso musika martxosoa ez da komenigarria entzule eta ikusleak horretan zentratzen direlako eta despistatu egiten direlako.
-          PPTak irakurtzeko orduan zailtasunak egoten dira letra eta fondoaren tamaina dela eta.
-          Tonua kontuan hartu behar da, monotoegia ez egiteko. Baxuegi hitz egiten dugu eta haria galtzen da.
-          Bideoek PPTak baino hobeto transmititzen dute jakinarazi nahi den mezua.
-          Gorputz espresioa kontuan hartu behar da: ahoa eta besoak mugitu.
-          Hartzaileen aurrezagutzak kontuan hartzen, batzuetan ezagutzen ez dituzten gaiei buruz hitz egiten dugu.

Errubrika bakarkako nota eta taldeko nota jarri ditugu, honako aspektuak ebaluatuz:
-          Etortzea/ Asistentzia
-          Ekarpenak/ Parte-hartzea
-          Ekoizpena/ Portfolioa
-          Talde lana: Bloga aurkezpena
-          Ikasitakoak aldaketa

Ikasgaiaren galdetegia/ebaluaketa. Ikasleok irakasleak ebaluatzeko aukera dugu. Hortaz, Alaitzi buruzko ebaluaketa egin dugu.

Azkenik, Alfabetizazio mediatikoa ren inguruko galdetegi bat egitera joan gara informatika gelara.

ABENDUAK 2

Aurkezpenekin jarritu dugu gaurkoan ere:

1. Taldea: ESKOLAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA 

Bertso baten bidez oraingo eta antzinako teknologiei buruz hitz egin digute. 

2. taldea: INFORMAZIO DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN

 
Talde honek Power Point aurkezpena egin du:
XXI.mendean aldaketa asko eman dira; horiek ere irakaskuntzan eragina izan dute. Lehen idatzizko kultura zen nagusi; gaur egun, aldiz, teknologia digitalak. Are gehiago, egungo irakasleek azken hau erabiltzen dute haien irakaskuntzako oinarri gisa.
Belaunaldiek aurrera egin ahala, gero eta teknologia gehiago ditugu gure eskuetan. Lehen aipatu dugun moduan, horrek hezkuntzan eragina du. Aipatzeko da ere alfabetatze berriak inkorporatu izana:
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Alfabetatze audiobisuala
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Alfabetatze Teknologiko digitala
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Informazio alfabetatzea
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Multialfabetazea; Multialfabetatzearen dimentsioak, hauek dira:
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Instrumenatla
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Kognitiboa
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Sozioaktitudinala
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Axiologikoa
Hortaz, hezkuntzaren helburua hau da: autoikaskuntza. Hots, edozein pertsona ikasten ikasi behar duela. Hori da gaurko partaideen uztez, irakurritako testuaren gakoa. Pertsona bakoitzak jakin behar du zer dakien eta zer ez; gai izan behar gara geure ikasketa prozesua ebaluatzen.
Ikasgelan batean ume batek ordenagailu bat hartzean, ume bakoitzak erritmo ezberdina izango duela ari izan behar dugu. Horregatik IKTak informatzeko, adierazteko eta komuniatzen ikasteko konpetentziak bultzatzen ditu.

Lehen informazioa era programatu batean lortzen genuen. Orain IKTeekin informazio saturazioa gertatzen ari da. Kontuz! informazio asko izateak ez du esan nahi jakintza asko dagoenik. Ikasi behar dugu filtratze zer den guretzat garrantzitsua eta baliagarria.

Orain irakaslearen monopolioa bukatzen ari da (irakasleak denak daki, etab) horrekin apurtzen goaz. Jendeak, tresna ezberdinak erabiliz, informazio hori kontrastatzen duelako (kritikoak dira irakaslearekiko). Kritikoak izaten ikasten dugu, iritzi ezberdinak onartu. Gaur eguneko egoera hauxe da: zuek badakizue (ikasleei zuzenduta), eta ni hemen nago laguntzeko.  Horretarako, plantatzen dira ikasteko modu batzuk. Irakaslea prest egon behar da arazoei aurre egiteko.
Dekalogo bat prestatu da IKTko klaseak hobeto antolatzeko. Adibidez, 4.puntuak dio IKTak erabiltzen direla “gauzak egiten ikasteko”.

Natibo eta etorkin digitalak: erreferentzia egin teknologiarekin jaio direnekin (natiboak) eta orain ezagutzen ari direnak (etorkinak), hauek batzuetan ulertzeko arazoak izaten dituzte eta kostatzen zaie teknologia berriei moldatzea.

Metafora: Platonen kobazuloaren mitoa. Mundua dago kobazulotik kanpo, ez bakarrik kobazuloan. Kobazulokoak dira IKTeei ez direnak modatu; kobazulotik ateratzen direnak, mundu berrira moldatzen direnak.

Eskerrak eman dizkiete alaitzeri, aulkitik altxatzeagatik, iritziak eman, lotsa galtzeagatik.


3. taldea: BLIABIDE ETA ERRESKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK
 
Aurkezpena bideo baten bidez egin dute, bertan IKT-ak zer diren agertzen da elkarrizketan baten bidez. Bideoan hiru pertsona agertzen dira: galderak egiten dituena, gaiaz asko dakiena eta gaiaz asko ez dakiena.
IKT-ak eskoletan garrantzia handia dute, izan ere, aldaketa eta berrikuntza handia suposatzen du.
Horretaz gain, orain irakasle indibidualak garrantzia izan ordez, talde kolaboratzaileak izango dute. Ondorioz, iirakasleen profesionaltasuna edo formakuntza ezinbestekoa da.

4. taldea: IRAKASLEEN ETA IKASLEENTZAT GAITASUN MAPAK:

Talde honek, hau landu du: Ze gaitasun motak landu behar dituzten IKTan trebeak izateko.
IKTak gure bizitzaren zati dira. Ezinbestekoa 2 aktore egotea: ikaste eta irakaslea. Ikasle profil bat jokoan dago: sortzailea, kritikoa.

Baina zer da gaitasuna? Askotariko arazoei irtenbide ematen dien ezagutza: trebetasun digitala, herritartasun digitala..

Errazenetik hasi (teklatua eta sagua) behar da, geroago gauza konplexuagoak egin, adibidez, interneten sartu (DBH). Honek, IKTeei buruko ezaguera sakonagoa ekarri du. Horretarako beharrezkoa da diru laguntzak eta irakasleen prestutasuna.

5. taldea: TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Aurkezpenean ikusi dezakegu gizartearen esparru guztietan egon direla aldaketak, baita ikt-etan.
Eskolan ere garrantzi handia dute ikt-ak. Ondorioz, ikt-ak eta metodo berriak eskolan bultzatu egin behar dira lagungarriak direlako ikaslearen garapenerako.
Iktak hezkuntzan nahi baditugu eta aldaketak sustatu nahi baditugu, beharrezkoa da: irakasleen pretakuntza.
6. taldea: ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILEA

Teknofilia: arazo guztiak konpontzeko teknologia erabili; teknofobia: teknologia berrian aldera betar utzi.

Ez gara gazteok bakarrik formatu beharreko bakarrak. Gizartea osoa, bazterkeriarik gabe: emakumeei traba gehiago ez sartu, zaharrei ere ez.

Formazio falta dago irakasleek artean. Teknologia berrien aurrerapen hau dela eta, batzuk beldur dira, irakasleak ordezkatuko dituztelako. Baina, irakasleek hezi egiten dute, ordenagailuek, ordea, ez.

Esperientziei garrantzia eman behar zaie: zer dakiten, zer ez…

Gaur egun informatikak eragin handia du pertsonengan, izaera ere aldatu dezake.

Emakumearen egoera: bizitzako hainbat alderditan baztertuta dago. Teknologia arloan ere, berdina gertatzen da. Emakumearen egoera, zertxobait aldatu den arren, oraindik ere ez da hobetu teknologia berrien aldaketengatik.

Azkenik, desoreka sozialak. Metafora egin dute hemen.  

7. taldea: 
Nahiko testu korapilatsua izan dela aipatu dute, azaltzeko zaila.

Eskoletan lantzen diren gaitasunak azaldu dituzte bideo bate bidez. Bertan, islatu dute lehenaldia eta orainaldia: liburuak eta ordenagailuak

Hausnarketa: robotak bihurtu ote gara?

8. taldea: IKTAK ESKOLAN

Talde honek, elkarrizketa bat egin diote IKT-ko arduradun bati (irakaslea); bideo baten bitartez aurkeztu dute.

Zer suposatzen du IKTa lantzea eskoletan? Eta beste hainbat galdera egin diote irakasleari. Geletan ordenagailu txiki pertsonalak dituzte, 5.mailakoentzat. Arbela digitalak, departamentu barruan gehien erabiltzen dena da. Irakasleak ordenagailua non izan ahal zaien erabilgarri ikusi dute: ingeleseko aurkezpenetarako, laborategietan informazioa bilatzeko eta aurkezpenak egiteko…

Batzuetan ikasleek gehiago dakite irakasleak baino. Ikastetxean, prentsa digitala egiten dute eta astean behin gutxienez berritzen dute. Gainera, liburutegien maileguak ordenagailuen bidez kudeatzen dira. Irakasleen lanak ordenagailuetan gordetzen dituzte. Aipatzen du, hasieran ordenagailuak erabiltzea kostatu zitzaiela eta irakasleen formakuntza presioarengatik izan dela. Are gehiago, irakasle batzuen prestaketa ez da oso ona.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

AZAROAK 18

Gaurko klasean ere aurkezpenekin jarraitu dugu. Arazo desberdinak izan ditugu aurkezpena orduan hasteko, izan ere, batetik, klaseko ordenagailua ezin izan dugu martxan jarri eta bestetik, beste ikasgai baten inguruko arazo bat konpontzen egon gara.


Lehenengo taldearen gaia IKT-tik errekurtso edukatiboetara izan da. Lan hau egiteko Markinako ikastetxera joan dira elkarrizketa batzuk egitera: 3. Eta 6. Mailako ikasle zein irakasleari eta zuzendariari. Elkarrizketak bideokamaraz grabatu dute. Bideoa osorik ikusteko aukera izan ez arren, hauek izan dira agertu diren ideiak:

-          -Txanela liburuko ariketak ordenagailuen bitartez lantzen dute: informazioa eskuratu, bideoak ikusi, jolasak…

-          -Irakasleen prestakuntza eza azpimarratzen du zuzendariak, izan ere “Eskola 2.0” proiektua martxan jartzeko materiala ikastetxera bidali izan da, baina irakasleek ez dute hori lantzeko prestakuntzarik jaso.

Denbora falta zela eta, bideoa ezin izan dugu osorik ikusi, pena bat izan da soilik 3. Maiako ikasleen zatia ikustea. Oso lan ona iruditu zaigu, izan ere, inork ez du ideia hau erabili eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu; hau da, teorian ez ezik, errealitatean gertatzen dena ikusteko aukera izan dugu. Oso lan handia egin dute.


Bigarren taldea gu geu izan gara. Aurkezpena eta egindako lan guztia hurrengo sarreran ikusiko duzue.


Hirugarren taldearen gaia hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu bat izan da. Talde honek beraien aurkezpena bideo baten bitartez egin dute. Honako ideia hau landu dute:

-          -IKT-ak hezkuntzan beharrezkoak dira, baina beti ere gehiegizko erabilpena izan gabe, hain zuzen ere, behar denean soilik erabili behar da. 

Talde honen aurkezpena ondo egon dela iruditu zaigu, izan ere, bideoan ez da soilik testua agertzen imajinak ere.         


Laugarren taldearen gaia hau izan da: antzinako hezkuntza eta gaur egungoa; hezkuntza paradigmak. Batez ere, oraingo eta antzinako paradigmen arteko konparaketa bat egin dute.


Bosgarren taldeak landu duen gaia konpetentzia digital eta informatzailea eskolan izan da. Aurkezpena egiteko power point-a eta bideoak erabili dituzte. Talde honek ere antzinako eta gaur egungo teknologia berriak gizartean nola dauden azaldu dute. 


Seigarren taldeak honako gai hau aurkeztu du: eskola 2.0, etiketa bat baino gehiago ote?.  Talde honek ere gainontzeko askok  bezala aurkezpena bideo baten bitartez egin dute, bertan testua, soinua eta argazkiak tartekatu dituzte. Hala eta guztiz ere, esan beharra dugu jarri duten musika egokia ez zaigula iruditu lan bat aurkezteko.

Zazpigarren taldeak teknofilia vs teknofobia gaia landu dute. Aurkezpena power pointen  eta bideoen bidez egin dute, lanean jorratu beharreko puntuak azalduz: hitz gakoak, sintesia… Ideiak:

-          -Teknofobia: teknologiak erabiltzeko beldurra (nagusien kasua).

-          -Teknofilia: teknologien etengabeko erabilera (gazteak, esaterako).

Bukatzeko, bideo batzuk jarri dituzte, teknofiliak sorrarazten duen frustrazioa adin ezberdinetan erakutsiz.

jueves, 10 de noviembre de 2011

AZAROAK 11

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Hasierako taldeak komentatu dituen ideiak hauek izan dira:

-         - SARRERA : Aintzinako/gaur egungo alderaketa (ordenagailuak, mugikorrak…)
-      Hezkuntza arloan izan duten eragina (BIDEOA)
-          XX. mendean hasi ziren, ordutik aurrera garapen izugarria
-          XX.  mende amaieran hezkuntza arloan sartu ziren.
-          Hasieran ez zen asko lantzen
-          XIX. Mendean paradigma teknologikoa ezarri zen: Europe plana.
-          Europe 2005k aurreko planek baino  arrakasta gehiago izan zuen izan zuen
-          Europe 2006 8 gaitasunak
-          Gogoeta: zer izango gara etorkizunean?

Hurrengo taldeak, aldiz “Eskuela 2.0, etiketa bat baino gehiago?” testua landu du. Bertan, Eskola 2.0 aplikazioaren kritika bat egiten du egileak. Haien aurkezteko modua ipuin bat egitea izan da:

Ikasle bat ordenagailuan dabil eta amak afaltzeko deitzen du eta teleberria ikusi zuten eta berri hau ikusi zuten: hezkuntzan IKT-en inplantazioa. Hau da, ikasle zein irakasleek IKT-en bidezko ikaskuntza garatzeko aukera izango dute. Hurrengo egunean, klasekide zein ikasleei berria kontatu zien eta zuzendariak gobernuak hori aurrera eramana ahal izateko, dirulaguntzak emango dituela azaldu zuen.

Hona hemen hirugarren taldeak komentatutakoa:

- Gaia: BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ANTOLAKUNTZA
-IKT-ren eredu ezberdinak hezkuntzan:
 -Burokratikoa
 - Sistema soziala
 - Komunitatea

-Gaur egun burokratikoa da gehien erabiltzen dena.
-Eskola komunitate bat da, eta bertako guztiek parte hartzen dute.
- EREDU TEKNOLOGIKOA: Modelo hau erabiltzen duten eskolek ez dute izaten teknologia berrien inguruko ikuspegi argirik.
- EREDU POLITIKOA: Modelo hau integraten dituzten eskolek IKT-ak eskoletan sartzen dituzte vaina arazoak izaten dituzte.
- EREDU KULTURALA: IKT-ak sartzeak ez du arazorik ekartzen eta nahiko prest egoten dira zentru hauek aldaketari aurre egiteko.
-IKTen ikaskuntzarako erabilpenak planifikatzeko ardura zuzendaritzakoek dute.
-Arazoen aurrean beti irteerak berdina erabiltzen dira, ez dituzte irtenbide berriak erabiltzen.
-Aldeketa bat egin nahi bada zentruko kiedeak ere hori egiteko prest egon behar dira..
-Ikt ren agerpenarekin berrikuntzak: Elkarlana bultzatea, ikasketa pertsonala bultsatu taldeka eta banaka….

Bukatzeko gogoeta bat egin dute IKT-ak eskolan integratzea zaila dela azpimarratuz, izan ere, ordenagailu zein inpresorak kontadore bat daukate eta “X” denbora erabili ostean, izorratzeko programatuta daude. Bestalde, informatika arloan etengabeko berrikuntzak daude, softwareak, esterako. Aipatutako bi faktoreek, berriak erostea eragiten du eta horrek eskoletan IKT-en inplantazioa zaildu egiten du.

Gainera, gai luzea, astuna eta oso zaila izan dela esan dute, hori dela eta izan da hain teorikoa egin dute aurkezpena. Hala ere, gure taldean esfortzu handia egin dutela ikusi dugu lana aurrera eramateko.

Hurrengo taldeak “Informazioaren gizartea” gaia landu du eta aurkezpena egiteko, Power Point baten bitartez egin du.

-INFORMAZIO TEKNOLOGIA DISKURTSOAK: merkantilista, teknozentrista eta apokaliptikoa.
-Informazio eta komunikazioaren teknologien efektua soziala eta kulturala da.
-Teknologiak alde txarrak ditu (menpekotasuna, pribatutasunaren galera…)
-Teknologiak hezkuntzan ere arazoak sortzen ditu.
-Teknologia digitalen aurrean hezkuntzak hainbat erronkak ditu.
-TEKNOLOGIA HEZITZAILEAK
-2. Mundo gerran sortu ziren
-50-60. Hamarkadan gorakada handia izan zuten
-70. Hamarkadan aro gorena izan zen
-80. Hamarkadan kritika negatiboak zabaldu ziren
-XXI mendean: iraultza eta ideia berriak zabaldu ziren.
Metafora: teknologia berriek onura asko baldin badauzkate ere, gauza txarrak ere dakartzate gure gizartera.
-Kritika ekologikoa ere egin dute.


Ondorengoak ere Power Point bat eta argazkien bidezko bideo bat, ideia nagusiak honakoak direlarik:

 - Gaia: Ordenagailuak, emozio sortzaileak
-Gizarteari begira hezkuntza egon behar da.
-Askotan ikasleak irakasleek baino gehiago dakite.
-Gaur egun teknologiak garrantzi handia du eta honek desoreka ekarri du hezkuntzan.
-Bilakaeraren ostean gizartearen baloreak desagertu ez daitezen, teknologiak haien neurrian erabili behar dira.

Azkenengo taldeak Power Point bat erabiliz egin du aurkezpena.

-Gure gizartea egunero aldatzen doa, gizarte teknologikoan bizi gara.
-Aldaketa hauek eskola islatu behar dira.
-Arazoak egoten dira, metodologia tradizionala erabiltzen delako gehienetan.
-Material berriak ere beharrezkoak dira.
-Aldaketa hauen ondorioz-> teknologiaren gizartea.
-Web 2.0 zer da? Informazioa eta sorkuntzari buruzko filosofi bat da, non ezagutzak denon artean konpartitzen ditugun.
-Bideoa: Ondo prestatuko klase bat eta txarto prestatutakoaren konparaketa.

HIPOTESIAK:
- Nola presta ditzakegu hainbeste irakasle nagusi?
-ze hezkuntza sistema sortu nahi da?
-Beharrezkoa da hainbeste diru xautzea?


Ondoren, irakasleak bi galdera egin dizkigu:

-          Zer da metafora bat?
Egia izanda, irakasleak galdera hau planteatu zigunean konkretuki zer egin behar zen ez genekien,
izan ere, metáfora bat bi errealitate konbinatzean datza, hau da, antza, bata bestearekin zerikusirik
ez duten bi errealitatearen elementuen konbinazioa.

-  Etengabe kritikatzen ditugu irakasleok ematen dituzten azalpenengatik, baina, zein eredu erabiltzen dugu guk? Nolakoak dira jarri dituzten Power Point-ak?

Bukatzeko, gogoeta moduan, aurkezpena egiteko moduaren inguruan egon gara hitz egiten guri hurrengo egunean egokitzen zaigulako. Aurkezpen bat orijinala eta erakargarria izan behar duela iruditzen zaigu. Horrek zailtasun gehiago inplikatzen badu ere, azkenengo emaitza, hau da, esfortzuak merezi izan duena,  zeure buruarengan sorrarazten duen zoriontasuna pertsona moduan “bete” egiten zaituela uste dugu.

Are gehiago, klasean ikasturte hasieratik dugun arazo bat komentatu nahiko genuke, egoera hau behin eta berriz errepikatzen denez, horren aurrean dugun haserrea erakutsteko beharra dagoela iruditu baitzaigu. Orokorrean, oso talde berbatia da hau (guk ere zenbaitetan zeozer komentatzen dugu gure artean) eta ondorioz, gelan etengabeko zurrumurrua sortzen da. Horrek klasearen martxa jarraitzea guztiz oztopatzen du, bai ikasleei zein irakasleari dagokionez. Beraz, oso egoera deserosoa da entzun eta adi egin nahi dugun ikasleentzat, beraz, izan dezagun errespetu pixka bat, mesedez.

AZAROAK 4

Gaurko klasean talde bakoitzak aurkezpenak noiz egingo duen zehaztu dugu, guk azaroaren 18an egingo dugu.

Gaur soilik talde batek egin du aurkezpena, hain zuzen ere, irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak gaia azaldu dute. Aurkezpenaren inguruan honako ideia hauek jaso ditu gure taldeak:

-          -IKTak eskoletan txertatu behar direla, ikasle zein irakasleek erabiltzeko.

-          -Etengabeko prozesua izan behar dela.

-          -Ikasleen gaitasunak: trebetasun teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala.

Azkenik, aurkezpena amaitzeko eta gaia hobeto ulertzeko asmoz bideo bat jarri dute. Horretaz aparte, esan beharra dugu ondo aurkeztu dutela, nahiz eta diapositiba bakoitzean informazio gehiegi egon, akats hori hobetzeko pentsatzen dugu komenigarriagoa izango litzatekeela diapositibetan ideia nagusiak soilik jartzea eta azalpenekin osatzea.

Gainera, orain arte Word-ean egindako Portfolioa blog baten bitartez egin behar dugula azaldu digu irakasleak.

URRIAK 28

Gaur goizean goiz irakasleak musika lasai bat jarri, begiak itxi ditugu eta honako galderak bota dizkigu geure buruarekin erreflexionatzeko, adibidez:
-          Zerk ez digu ahalbidetzen ikasten.
-          Zergatik dugu arazoak buruarekin konektatzeko?
-          Nondik datoz ikasteko zailtasunak?
-          Zein balore da ikasteko ahalbidetzen duena?
-          Zer garatu behar dut nire buruan ikasteko?
Ondoren, taldeka jarri eta aurreko egunetako testua lantzen jarraitu dugu. Lanaren inguruko zalantzak sortu dira eta irakasleak horiek argitzen saiatu da. Gero klasetik irten eta informatika gelara joan gara lanarekin jarraitzeko. Bloga sortu dugu eta portfolioa word-en egiten egon gara, aurrerago dena batera blogera igotzeko.

URRIAK 21

Gaur irakasleak talde bakoitzeko partaide bat ateratzeko eskatu du bakoitzaren testua zertaz doan azaltzeko. Gure taldean inork ez zuenez nahi atera zozketa egin eta niri tokatu zait klasearen aurrean hitz egitea.  Azalpenak eman aurretik oso urduri egon naiz, baina hala ere esan beharra daukat nire egoera berdinean beste hainbat pertsona zeudenez apurtxo bat lasaitu egin naizela. Ariketa  hau egitea oso interesgarria iruditu zait, izan ere, testu guztiak zertaz doazen jakiteaz gain trebetasuna hartzen joaten gara ahozko azalpenak egiteko irakasleak izango garenerako. 
Ondoren gure testu berdina duen beste taldea aurkitu dugu eta beraiekin lan egin dugu. Bi taldeen artean testuak eskatzen zituen beharrak aztertu ditugu eta komunean jarri ditugu. Hauek dira lortutako emaitzak, besteak beste:
-Ikastetxe guztiak planetara moldatzea.
-Irakasleak formatuago egotea teknologia berrien aurrean.
-Material falta.
-Gobernuak laguntza (dirua, ekonomikoki) gehiago ematea.

Honekin lotuta, gure gaian sakontzeko, bideoak begiratzen egon gara. Bideo hau hain esanguratsua izanda, blogean jartzea erabaki dugu.  Bertan irakasleek IKT-en inguruko formakuntza jasotzeko prozesuaren adibide bat dugu. Madrilekoa bada ere, eskola guztietan jaso behar dute prestakuntza.

URRIAK 14

Gaur egunerokoa egingo dugun taldea nortzuk izango garen erabaki dugu. Taldekideak hauek izango gara: 

- Iratxe Iparraguirre
- Miren Luzuriaga
- Oihane Infante 
- Nerea Larrucea

Are gehiago, lanaren koordinazioa hobea izateko asmoz, rol desberdinak banatu ditugu: idazkaria, teknikaria, koordinatzailea eta laguntzailea. Taldearekin gustora gaude, izan ere, elkarrekin beste lan batzutan egon gara eta ondo konpontzen gara.
Irakasleak IKT-en inguruko gai bat jorratu behar genuela esan digu, horretarako, irakasleak bi gai eskaini dizkigu eta horietako bat aukeratu genuen. Gure gaia “Marco estratégico de Euskadi ante la sociedad de la Información en la Escuela”.
Talde bakoitzak duen gaia desberdina da, baina betiere IKT-en ingurukoak. Hala ere, zailtasun maila ez da berdina; batzuk luzeak, sakonak dira eta beste batzuk sinpleagoak. Gurea nahiko zaila eta konplexua iruditu zaigu, izan ere, gai horren inguruko aurre ezagutzarik ez dugu eta lengoaia oso formala eta teknikoa da, horrek lan egiteko prozesua zaildu egiten du. Horren ondorioz, talde bakoitzak bere erritmoa jarraituko du.
Testua lantzeko honako puntuak jorratu behar ditugu: 
  • Artikulua irakurri
  • Hitz gakoak
  • Sintesia
  • Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu artikulu berdina daukagun taldeon artean.
  • Informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu,....
  • Hipotesiak idatzi
  • Metafora bat topatu gaia eta prozesua hurbiltzeko gainontzeko kideei.
  • Kritika ekologikoa: gustatu zaizuena eta hobetuko zenuketena komentatu.
  • Konpartitu:  BLOG-a, Portfolioaren bitartez.
  • Klasean hamar minutuko komunikazioa egin IKT baliabideren bat lagundurik. Izan daiteke Bloga,.
Irakurgai horren inguruko galderak egin aurretik testua irakurri dugu jakiteko zertaz doan jakiteko eta ideia orokor bat izateko. Beraz etxean eta hurrengo egunean jarraituko dugu testuaren lanketa eta azterketarekin.

IRAILAK 30

Gaurko klasean, irakasleak musika lasaigarri eta polit bat jarri eta begiak itxi ditugu. Musikak iraun duen bitartean teknologia berriekin izan ditugu esperientziekin pentsatzen egon gara. Hona hemen taldekide bakoitzaren oroitzapenak:
·         Iratxe Iparraguirre:
LEHEN OROITZAPENA TKNOLOGIA BERRIEKIN: nire lehenengo oroitzapenak teknologia berriekin eskolan izan ziren. Hain zuzen ere, hitzak ikasteko ordenagailuko jolas batean ibiltzen ginen klaseko guztiok txandaka, izan ere, gure klasean soilik ordenagailu bakarra genuen, horrez gain irakaslea beti ondoan izaten genuen laguntzeko prest. Bestalde, biderketak hasieran orri zuri batean egiten genituen, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan kalkulagailua erabiltzen hasi ginenean oso momentu onak izan ziren, arkatza eta orria albo batera utzi genituelako. Horretaz aparte, nire lehenengo mugikorra hamahiru urte nituela oparitu zidatela gogoratu dut.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: batez ere, nire anaiarekin “game boy”-en edo ordenagailuko jolasetan ibiltzea gustatzen zitzaidan, hain zuzen ere, honako hauek atsegin nituen: Mario, Los sims, karten jolasak eta abar.
GAUR EGUN: gaur egun teknologia berriak funtzio ezberdinak burutzeko erabiltzen ditut. Alde batetik, lagunekin hitz egiteko facebook edo tuentiaren bidez. Beste aldetik, eskolako lanak egiteko microsoft office-a asko erabiltzeaz gain interneta edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko hiztegiak baino gehiago erabiltzen dut.
·         Miren Luzuriaga
LEHEN OROITZAPENA TEKNOLOGIA BERRIEKIN :Nire lehenengo kontaktua teknologia berriekin etxean izan zen. 5-6 urte inguru nituen etxerako ordenagailu bat erosi genuenean. Gogoratzen dut nire nebaren gelan ipini genuela. Ez nekien zertarako erabiltzen zen ordenagailua, jolasteko bakarrik zela uste nuen. Ordenagailuan egin nuen lehenengo gauza, programa batekin jolastea izan zen. Marrazkiak koloreztatzekoa zen, niri asko gustatzen zitzaidana. Geroago, “Animaliak” programa instalatu genuen eta ekosistema ezberdinetan zeuden animaliak aztertzeko aukera eman zidan. Oso interesgarria zen. Bi programa horiek besterik ez zirela existitzen uste nuen, hori zela ordenagailua. Baina geroago, milaka eta milaka programa zeudela enteratu nintzenean, asko harritu nintzen. Urteak pasatu ahala, ordenagailuarekin egin daitezken hamaika funtzio ezagutzen ditut.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: Aurretik aipatu dudanez, “Animaliak” programa harrigarria iruditu zitzaidan. Milaka animalia ezagutu nituen (non bizi ziren, argazkiak, animalia bakoitzarekin jokuak, bitxikeriak, egiten zituzten soinuak, etab.) Eskolan ere, “accu-type” programa erabili genuen, ordenagailuarekin idazten ikasteko (mekanografia), programa hori ere asko gogoratzen dut eta ordenagailuekin idazteko nire lehenengo kontaktua izan zen.
GAUR EGUN: gaur egun, teknologia berriekin etengabeko kontaktuan nago: unibertsitateko lanak egiteko, apunteak hartzeko, emailak bidali/jasotzeko.. gainera, nire lagunekin kontaktuan egoteko, sare sozialak erabiltzen ditut (tuenti, facebook..) Bestalde, hainbat programa informatuko erabiltzen ditut nire eguneroko bizitzan: Word, Power Poit.. guztiak guztiz beharrezkoak ikusten ditut egun. Argazkigintza ere gustatzen zaidanez, horrekin zerikusia duten programak erabiltzen ditut noizean behin.
·         Nerea Larruzea
LEHEN OROITZAPENA TEKNOLOGIA BERRIEKIN: Txikitan, sei urte nituela, nire herriko liburutegira joaten nintzen kultur etxean zegoelako eta musika bertan ematen nuelako. Horrela, musikara joan aurretik eta ateratzerakoan, liburutegian geratzen nintzen. Liburutegian bi ordenagailu zeuden eta, normalean jolasteko erabiltzen nuen, “Paintball” jolasa gogoratzen dut bereziki, ordenagailuarekin zetorren jolasa zen. Normalean, unibertsitateko ikasleak lanak egiten zeuden eta haiek lanak egiten zuten bitartean begiratzea gustatzen zitzaidan. Hori dela eta, behin, liburuzainari hurbildu nintzaion eta lan bat agintzeko eskatu nion; “Disney”ri buruz egin nuen. Horrela, entziklopedia bateko informazioa kopiatzen pasatzen nituen orduak.
Geroago, jaunartzea egin nuenean, ordenagailu bat oparitu zidaten. Hortik aurrera, klasean lantzeaz gain, etxean ere programa desberdinak erabiltzen nituenez, nire IKT-en inguruko ezagutza handitzen joan zen.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: Esan bezala, lanak egitea gustatzen zitzaidan, Word programa esploratzea. Are gehiago, jolas desberdinak gustoko nituen: SIMS, “solitario”, ingelesa ikastekoak… Eskolan “paint” programa lantzen genuen eta izugarri gustatzen zitzaidan, paper batean marraztea bezalakoa zen baina mila forma eta kolore desberdinekin eta gainera, ezabatzeko aukera zegoen.
GAUR EGUN: gaur egun IKT-en inguruan dudan ikuspegia izugarri aldatu da. Aisialdiarekin baino gehiago, lan egin eta sozializatzearekin lotzen baitut. Lan egiteko Power Point, Word programak erabiltzen ditut batez ere. Interneti dagokionez, blogga, hiztegiak, entziklopediak eta informazio bilatzaile desberdinak erabiltzen ditut. Komunikazioari dagokionez, astean zehar nire lagunekin edota duela asko ikusten ez ditudan lagunekin hitz egiten dut. Are gehiago, interneten dauden denda on-line-etan ere arropa erosten dut, merkeagoa baita.
·         Oihane Infante:
LEHEN OROITZAPENA TKNOLOGIA BERRIEKIN: teknologia berriekin dudan lehen oroitzapena nire aita ordenagailu bat erosi zuenean izan zen, ez nekien ezer horretaz eta gutxika jolas batzuekin jolasten ikasi nuen, asko gustatzen zitzaidan, baina oraindik ez nintzen kontziente ordenagailu batekin zenbat gauza egin ahal ziren.
Hezkuntzan DBH ko lehen mailetan izan zen hasi ginenean informatikan aritzen, landu genuen  lehen gauza mekanografia izan zen, baina ez zitzaidan gustatzen lehenik ikasi nuelako etxean beste modu batez idazten.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: gehien gustatzen zitzaidana jokoez aparte, mobila erosi zidatean izan zen. Gehien bat lehen egunetan, nola zihoan deskubritzen nengoenean. Mugikorrekin izan nuen kontaktua momentu horretararte nire gurasoena izan zen, baina ez nuen ia inoiz erabiltzen, beraz nirea izatea asko gustatu zitzaidan.
GAUR EGUN: teknologia berriak gizartean garrantzi handia dute. Nire bizitzan ere, red sozialak lagunekin kontaktuan egoteko erabiltzen ditut, behar ditudan gauzak interneten bilatzen ditut, lanak egiteko ordenagailuko programa ezberdinak erabiltzen ditut (word, power point…), klasean aurkezpenak egiteko proiektorea erabiltzen dugu, mugikorra gauza anitzetarako erabiltzen dut… Argi dago teknologia berriak bizitzako gauza asko errazten digutela eta modu on batean erabiltzeak oso onuragarri izan daiteke guretzako.

Ariketa burutu ostean, klasekideekin bakoitzaren esperientziak komunean jarri ditugu. Ariketa interesgarri honetan sentitu duguna klase guztiarekin konpartitzea egokia iruditu zait, izan ere, guztiok esperientzia ezberdinak izan ditugu teknologiarekin.
Gero, WEB 2.0 gaiari hasiera eman diogu, horretarako, banaka power point-eko diapositiba bat azaltzera atera behar izan gara. Gure taldean atera direnek (Iratxe eta Oihane) lotsa sentitu dute, izan ere, klase guztiaren aurrean ezezaguna den zerbait azaltzea zaila da. Gainera, urduritasuna nabaria da eta horrek ere azalpena zaildu du.


Web 2.0n ezaugarriak honako hauek dira:
-Gaur egun dagoen teknologia maila da.
-Ez da soilik, internet nabigatzea edo informazioa prozesatzea, baizik eta guk geuk publikatzen dugun informazioaren ezagutza. Hau da, informazioa jasotzea eta argitaratzea.
-Parte hartzean eta elkarrekintzan ezagutza eraikitzean datza.
-Web 2.0 honako ezaugarri hauek osatzen dute: digital netives people, internet economics eta technology read/write web.
-Web 2.0rekin zerikusia duten ideiak: diseinua, estandarizazioa, birnahastea, parte hartzea, erabilerraztasuna, konbergentzia…
-Egiten diren ekarpenak ez dira artikulu luzeak eta sakonak.
-Gaur egun, sarea gune sozial moduan erabiltzen da.
-Web 2.0 BETA bertsioan egiten da, etengabe berriztatu eta aldatzen delako.
-Sareen eboluzioa: PC; Web 1.0 (bisitatzaile moduan bakarrik ahal zitekeen sartu); Web 2.0 (gaur egun hemen gaude); Web 3.0 (; web 4.0
-Web 1.0-tik Web 2.0-ra berrikuntzak daude: blogak, youtube, sindikalizazioa (RSS)…
-Web honen atzean interes ekonomikoa dago.
-Gaur egun, eskoletan esaterako irakasleek azalpenak ematerako orduan liburuen ordez ordenagailuak erabiltzen dituzte.       

IRAILAK 23

Gaur, IKT-eko lelengoko klasea izan da. Irakasleak lehenik eta behin ikasgaiaren aurkezpena egin digu, hain zuzen ere, zer landuko dugun, nolako lan motak egingo ditugun (portfolioa blogaren bidez egingo dugu, talde lanak IKT-ren ingurua…) eta abar azaldu digu.
Ondoren, ikasgaian murgiltzeko eta gure aurreideiak zeintzuk diren ikusteko honako galdera hauek taldeka egitea planteatu dizkigu:
1.    Zer dira IKT? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
2.    Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
3.    Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
4.    Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
5.    Eta Haur Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
6.    Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
7.    Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntzan arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?
Azkenik, taldeko bozeramaileak taldeko erantzunak ikaskide guztiekin konpartitu dugu.
Informazio hau irakasgaiaren amaierara arte gordeko du irakasleak, horrela, ikusiko da zer ikasi dugun edo zertan geunden oker. Oso baliagarria iruditzen zaigu ideia hau, autoebaluatzeko sistematzat hartu daiteke, hau da, ikasgaia honetan izan dugun garapena nolakoa izan den ikusteko balio dezake.

Kontzeptua eta ikasgaiaren nondik norakoak argitzeko asmoz bideo hau aukeratu dugu. Bertan IKTak definitzen dira modu ulergarri batean.