Gaur irakasleak talde bakoitzeko partaide bat ateratzeko eskatu du bakoitzaren testua zertaz doan azaltzeko. Gure taldean inork ez zuenez nahi atera zozketa egin eta niri tokatu zait klasearen aurrean hitz egitea. Azalpenak eman aurretik oso urduri egon naiz, baina hala ere esan beharra daukat nire egoera berdinean beste hainbat pertsona zeudenez apurtxo bat lasaitu egin naizela. Ariketa hau egitea oso interesgarria iruditu zait, izan ere, testu guztiak zertaz doazen jakiteaz gain trebetasuna hartzen joaten gara ahozko azalpenak egiteko irakasleak izango garenerako.
Ondoren gure testu berdina duen beste taldea aurkitu dugu eta beraiekin lan egin dugu. Bi taldeen artean testuak eskatzen zituen beharrak aztertu ditugu eta komunean jarri ditugu. Hauek dira lortutako emaitzak, besteak beste:
-Ikastetxe guztiak planetara moldatzea.
-Irakasleak formatuago egotea teknologia berrien aurrean.
-Material falta.
-Gobernuak laguntza (dirua, ekonomikoki) gehiago ematea.
Honekin lotuta, gure gaian sakontzeko, bideoak begiratzen egon gara. Bideo hau hain esanguratsua izanda, blogean jartzea erabaki dugu. Bertan irakasleek IKT-en inguruko formakuntza jasotzeko prozesuaren adibide bat dugu. Madrilekoa bada ere, eskola guztietan jaso behar dute prestakuntza.

No hay comentarios:
Publicar un comentario