viernes, 9 de diciembre de 2011

ABENDUAK 9

Gaur honako ekintza hauek burutu ditugu:

Autoebaluaketa, klaseko ikertzaileen eskutik. Ikasgai osoan zehar grabatzen egon dira, eta gaur lana aurkeztu dizkigute.  Bigarren aldiz agin behar izan dute, lehen aldiz borratu zitzaileako. Hona hemen proposatutako aholkuak:

-          Klasea beste ikuspuntu batetik landu eta aztertu. Azalpenak zelan hobetu daitezke.
-          Jendearen aurrean ausardia erakustea, ez izatea lekura bueltatzeko gogoa.
-          Musikan zentratzea, oso musika martxosoa ez da komenigarria entzule eta ikusleak horretan zentratzen direlako eta despistatu egiten direlako.
-          PPTak irakurtzeko orduan zailtasunak egoten dira letra eta fondoaren tamaina dela eta.
-          Tonua kontuan hartu behar da, monotoegia ez egiteko. Baxuegi hitz egiten dugu eta haria galtzen da.
-          Bideoek PPTak baino hobeto transmititzen dute jakinarazi nahi den mezua.
-          Gorputz espresioa kontuan hartu behar da: ahoa eta besoak mugitu.
-          Hartzaileen aurrezagutzak kontuan hartzen, batzuetan ezagutzen ez dituzten gaiei buruz hitz egiten dugu.

Errubrika bakarkako nota eta taldeko nota jarri ditugu, honako aspektuak ebaluatuz:
-          Etortzea/ Asistentzia
-          Ekarpenak/ Parte-hartzea
-          Ekoizpena/ Portfolioa
-          Talde lana: Bloga aurkezpena
-          Ikasitakoak aldaketa

Ikasgaiaren galdetegia/ebaluaketa. Ikasleok irakasleak ebaluatzeko aukera dugu. Hortaz, Alaitzi buruzko ebaluaketa egin dugu.

Azkenik, Alfabetizazio mediatikoa ren inguruko galdetegi bat egitera joan gara informatika gelara.

ABENDUAK 2

Aurkezpenekin jarritu dugu gaurkoan ere:

1. Taldea: ESKOLAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA 

Bertso baten bidez oraingo eta antzinako teknologiei buruz hitz egin digute. 

2. taldea: INFORMAZIO DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN

 
Talde honek Power Point aurkezpena egin du:
XXI.mendean aldaketa asko eman dira; horiek ere irakaskuntzan eragina izan dute. Lehen idatzizko kultura zen nagusi; gaur egun, aldiz, teknologia digitalak. Are gehiago, egungo irakasleek azken hau erabiltzen dute haien irakaskuntzako oinarri gisa.
Belaunaldiek aurrera egin ahala, gero eta teknologia gehiago ditugu gure eskuetan. Lehen aipatu dugun moduan, horrek hezkuntzan eragina du. Aipatzeko da ere alfabetatze berriak inkorporatu izana:
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Alfabetatze audiobisuala
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Alfabetatze Teknologiko digitala
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Informazio alfabetatzea
<!--[if !supportLists]-->-          <!--[endif]-->Multialfabetazea; Multialfabetatzearen dimentsioak, hauek dira:
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Instrumenatla
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Kognitiboa
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Sozioaktitudinala
<!--[if !supportLists]-->o   <!--[endif]-->Axiologikoa
Hortaz, hezkuntzaren helburua hau da: autoikaskuntza. Hots, edozein pertsona ikasten ikasi behar duela. Hori da gaurko partaideen uztez, irakurritako testuaren gakoa. Pertsona bakoitzak jakin behar du zer dakien eta zer ez; gai izan behar gara geure ikasketa prozesua ebaluatzen.
Ikasgelan batean ume batek ordenagailu bat hartzean, ume bakoitzak erritmo ezberdina izango duela ari izan behar dugu. Horregatik IKTak informatzeko, adierazteko eta komuniatzen ikasteko konpetentziak bultzatzen ditu.

Lehen informazioa era programatu batean lortzen genuen. Orain IKTeekin informazio saturazioa gertatzen ari da. Kontuz! informazio asko izateak ez du esan nahi jakintza asko dagoenik. Ikasi behar dugu filtratze zer den guretzat garrantzitsua eta baliagarria.

Orain irakaslearen monopolioa bukatzen ari da (irakasleak denak daki, etab) horrekin apurtzen goaz. Jendeak, tresna ezberdinak erabiliz, informazio hori kontrastatzen duelako (kritikoak dira irakaslearekiko). Kritikoak izaten ikasten dugu, iritzi ezberdinak onartu. Gaur eguneko egoera hauxe da: zuek badakizue (ikasleei zuzenduta), eta ni hemen nago laguntzeko.  Horretarako, plantatzen dira ikasteko modu batzuk. Irakaslea prest egon behar da arazoei aurre egiteko.
Dekalogo bat prestatu da IKTko klaseak hobeto antolatzeko. Adibidez, 4.puntuak dio IKTak erabiltzen direla “gauzak egiten ikasteko”.

Natibo eta etorkin digitalak: erreferentzia egin teknologiarekin jaio direnekin (natiboak) eta orain ezagutzen ari direnak (etorkinak), hauek batzuetan ulertzeko arazoak izaten dituzte eta kostatzen zaie teknologia berriei moldatzea.

Metafora: Platonen kobazuloaren mitoa. Mundua dago kobazulotik kanpo, ez bakarrik kobazuloan. Kobazulokoak dira IKTeei ez direnak modatu; kobazulotik ateratzen direnak, mundu berrira moldatzen direnak.

Eskerrak eman dizkiete alaitzeri, aulkitik altxatzeagatik, iritziak eman, lotsa galtzeagatik.


3. taldea: BLIABIDE ETA ERRESKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK
 
Aurkezpena bideo baten bidez egin dute, bertan IKT-ak zer diren agertzen da elkarrizketan baten bidez. Bideoan hiru pertsona agertzen dira: galderak egiten dituena, gaiaz asko dakiena eta gaiaz asko ez dakiena.
IKT-ak eskoletan garrantzia handia dute, izan ere, aldaketa eta berrikuntza handia suposatzen du.
Horretaz gain, orain irakasle indibidualak garrantzia izan ordez, talde kolaboratzaileak izango dute. Ondorioz, iirakasleen profesionaltasuna edo formakuntza ezinbestekoa da.

4. taldea: IRAKASLEEN ETA IKASLEENTZAT GAITASUN MAPAK:

Talde honek, hau landu du: Ze gaitasun motak landu behar dituzten IKTan trebeak izateko.
IKTak gure bizitzaren zati dira. Ezinbestekoa 2 aktore egotea: ikaste eta irakaslea. Ikasle profil bat jokoan dago: sortzailea, kritikoa.

Baina zer da gaitasuna? Askotariko arazoei irtenbide ematen dien ezagutza: trebetasun digitala, herritartasun digitala..

Errazenetik hasi (teklatua eta sagua) behar da, geroago gauza konplexuagoak egin, adibidez, interneten sartu (DBH). Honek, IKTeei buruko ezaguera sakonagoa ekarri du. Horretarako beharrezkoa da diru laguntzak eta irakasleen prestutasuna.

5. taldea: TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Aurkezpenean ikusi dezakegu gizartearen esparru guztietan egon direla aldaketak, baita ikt-etan.
Eskolan ere garrantzi handia dute ikt-ak. Ondorioz, ikt-ak eta metodo berriak eskolan bultzatu egin behar dira lagungarriak direlako ikaslearen garapenerako.
Iktak hezkuntzan nahi baditugu eta aldaketak sustatu nahi baditugu, beharrezkoa da: irakasleen pretakuntza.
6. taldea: ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILEA

Teknofilia: arazo guztiak konpontzeko teknologia erabili; teknofobia: teknologia berrian aldera betar utzi.

Ez gara gazteok bakarrik formatu beharreko bakarrak. Gizartea osoa, bazterkeriarik gabe: emakumeei traba gehiago ez sartu, zaharrei ere ez.

Formazio falta dago irakasleek artean. Teknologia berrien aurrerapen hau dela eta, batzuk beldur dira, irakasleak ordezkatuko dituztelako. Baina, irakasleek hezi egiten dute, ordenagailuek, ordea, ez.

Esperientziei garrantzia eman behar zaie: zer dakiten, zer ez…

Gaur egun informatikak eragin handia du pertsonengan, izaera ere aldatu dezake.

Emakumearen egoera: bizitzako hainbat alderditan baztertuta dago. Teknologia arloan ere, berdina gertatzen da. Emakumearen egoera, zertxobait aldatu den arren, oraindik ere ez da hobetu teknologia berrien aldaketengatik.

Azkenik, desoreka sozialak. Metafora egin dute hemen.  

7. taldea: 
Nahiko testu korapilatsua izan dela aipatu dute, azaltzeko zaila.

Eskoletan lantzen diren gaitasunak azaldu dituzte bideo bate bidez. Bertan, islatu dute lehenaldia eta orainaldia: liburuak eta ordenagailuak

Hausnarketa: robotak bihurtu ote gara?

8. taldea: IKTAK ESKOLAN

Talde honek, elkarrizketa bat egin diote IKT-ko arduradun bati (irakaslea); bideo baten bitartez aurkeztu dute.

Zer suposatzen du IKTa lantzea eskoletan? Eta beste hainbat galdera egin diote irakasleari. Geletan ordenagailu txiki pertsonalak dituzte, 5.mailakoentzat. Arbela digitalak, departamentu barruan gehien erabiltzen dena da. Irakasleak ordenagailua non izan ahal zaien erabilgarri ikusi dute: ingeleseko aurkezpenetarako, laborategietan informazioa bilatzeko eta aurkezpenak egiteko…

Batzuetan ikasleek gehiago dakite irakasleak baino. Ikastetxean, prentsa digitala egiten dute eta astean behin gutxienez berritzen dute. Gainera, liburutegien maileguak ordenagailuen bidez kudeatzen dira. Irakasleen lanak ordenagailuetan gordetzen dituzte. Aipatzen du, hasieran ordenagailuak erabiltzea kostatu zitzaiela eta irakasleen formakuntza presioarengatik izan dela. Are gehiago, irakasle batzuen prestaketa ez da oso ona.

jueves, 24 de noviembre de 2011

GURE LANA

Guri egokitu zaigun gaia hau da: "Euskadiko marko estrategikoagizarte informazioaren aurrean eskolan"

Lehenik eta behin, esan beharra dugu oso gai korapilatsua eta astuna izan dela; izan ere, ez genekien ezer gai horri buruz eta testuak erabiltzen zituen esamoldeak eta teknizismoak oso zailak iruditu zaizkigu. Horregatik, asko kostatu zaigu testua ulertzea, eta aldi berean, testuaren analisia egitea: sintesia, metaforak aurkitu, aurkezpena prestayu, testuaren beharrak...

Hala ere, azkenean, testua bere osotasunean eta era egoki batean lantzea lortu dugu. Uste dugu lana aurrera ateratzea lortu dugula arrakastarekin. 
Sarrera honetan, gure lanaren atal guztiak batuko ditugu. Argiagoa izan dadin, aurkibide moduko bat jarriko dugu:

  1. Testuaren sintesia: Artikulua irakurri ostean, testuaren laburpena egin dugu ideia nagusiak nabarmenduz.
  2. Hitz gakoak: Artikuluaren atal bakoitzean, hitz gakoak aztertu ditugu. Testuaren analisiaren barnean sartu ditugu. (Ikus. testuaren analisia). Testuaren lehen irakurraldian atera genituen hitz hauek, eta ondoren, laburpena. Hitz gakoak oso baliagarriak izan dira laburpena egiterako orduan.
  3. Beharrak: artikulu berdina geneukagunen artean, gaiaren beharrak zerrendatu ditugu. 
  4. Hipotesiak: artikuluaren ideia nagusiak landu ditugu.
  5. Metaforak: Nahiz eta asko kostatu zaigun, gaiarekin lotutako metafora bat aurkitu dugu, gaia gehiago ulertzeko.
  6. Kritika ekologikoa: Gehien gustatu zaiguna eta hobetuko genukeena komentatu dugu.
  7. Lanaren aurkezpena: Gure aurkezpena burutzeko, bideo batez baliatu gara.

1. TESTUAREN SINTESIA

AURKIBIDEA
1.    Gaur egungo gizarteen paradigma teknologikoak
2.    Europa: Hasiera puntua
3.    Aldaketa teknologikoaren bultzada eta indartzea Espainian
4.    Informazioaren gizartearen eraikuntza Euskadin
5.    Heziketa zentroko heldutasun teknologiko modeloa

1.     GAUR EGUNGO GIZARTEEN PARADIGMA TEKNOLOGIKOAK
Teknologien paradigma oso azkar sartu da gure gizartean,  informazioa eta komunikazioa lantzeko eta ulertzeko era berri bat da, honek, iraultza digitala suposatu du. Komunikazio bideak ( mundu audiobisuala, informatika, telekomunikazioa) gero eta garrantzi gehiago dute gizartean.
Paradigmaren aldaketa administrazio ezberdinetatik bilatu da,  hezkuntzarena barne. Horrela ikasketa eta irakasketaren kontzeptuak aldatuz. Interneten erabilera ia toki guztietan honen adibidea da.
Eraldaketa hau gizarte gehienetan gertatu da XX. Mendearen azken aldian, prozesu honetan politika, estamentu publikoak.. zerikusia dute. Euskal autonomi erkidegoa ez da gutxiago izan eta paradigma berri honetara egokitu behar izan da. Beharrezkoa da teknologi ezberdinak inguru ezberdinetan egokitzea, nahi den aldaketa lortzeko.
Baina guzti hau ezin da sartu hezkuntzan, lehen Europaren gomendioak, preskripzioak eta laguntza estatalak analizatu gabe, honekin batera euskal autonomi erkidegoaren gobernuren linea estrategikoa ere errebisatu behar da.

Hitz gakoak: Paradigma, informazioaren gizartea, interekintza soziala, transformazio globala, egokitzea.
 

2.     EUROPA: HASIERA PUNTUA
Gaur egungo gizarte digitalizatuan, paradigma teknologikoa ezartzeko, hainbat neurri hartu dira azken urte hauetan, besteak beste:
“Bangermann informea” (1994) Lehenengotarikoa izan zen. Telekomunikazioak erregulatu eta azpiegitura berrien aurrean sentsibilizazioa bultzatu zituen.
Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información” (1996) Hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen du, teknologikoa bilakatzen ari den gizarte honetan.
“eEurope” (2000) Europako gizarteen adaptazioaren beharra, gizartearen errealitate berrian: teknologia, informazioa, komunikazioa eta ezagupena. Plan honetan ere, internetaren erabilera sustatu nahi da, herritar guztiak gizarte teknologiko berrian bizitzeko prest egon daitezen.  Hezkuntzan aurrerapenak ematen dira eta helburu batzuk zehatzen dira, besteak beste:
  • Europako ikasketa prozesuaren kalitatea hobetzea, irakasleriaren formakuntza ere hobetuz. 
  • Oinarrizko gaitasunak eguneratzea, egungo gizartearen beharrak kontuan hartuz (IKT-rekin lotutakoak, hain zuzen ere). 
  • Baliabideak ahalik eta gehien erabiltzea eta aprobetxatzea.
Modu horretan, curriculuma moldatu egingo da metodologia berriak integratzeko, teknologia berriekin zerikusia dutenak. (irakaste- ikaste prozesua Informazio eta Komunikazio teknologiekin posible egitea). Hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da eskola eta ikastetxe guztietan internet eta baliabide teknologiko egokiak ahalbidetzea.
Gutxika gutxika, beste plan batzuei esker, teknologia berrien baliabideak ezarri egingo dira hezkuntza sisteman. Azpiegituran, herritarren ezagupen mailan, eta hezkuntza sistemen moldaketan zentratuko dira gobernuak batez ere.
Teknologia berrien erabilera egokia zabaltzeko, hezkuntza sistemaren bitartez egitea bultzatu zen. Era berean, teknologiarekin zerikusia duten material didaktikoak (eduki zientifiko eta kulturalekin) ekoizten hasi dira, ideia hori bultzatzeko asmoz.
8 gaitasun “klabe” definituko dira  ezagupenaren eta teknologiaren gizartean, herritarren moldaketa hoberako, derrigorrezko eskolaketaren bitartez eta irakaste-ikaste prozesu osoan zehar informazioa eta ezagupenak eguneratzen. Konpetentzia digitala gaitasun horietako bat da, IKT-ak (informazio eta komunikazio teknologiak) ardatz nagusia delarik.

Hitz gakoak: Europa, gizartea, informazioa, komunikazioa, ezagupena, paradigma teknologikoa, telekomunikazioak, azpiegitura berriak, baliabide teknologikoak, sentsibilizazioa, gizarte berria, gaitasunak, IKT


3.     ALDAKETA TEKNOLOGIKOAREN BULTZADA ETA INDARTZEA ESPANIAN
XX. menderarte mito teknologikoaz gidatutako garaia izan zen, informatika ikasgai bezala jarriz, baina mende berrira sartzean eta Europaren  gomendioak segituz  gizarte informatikoaren ikuspegi berri bat sortu zen inguru nazionalean.
Araban  hasi ziren Europaren gomendioak  segitzeko lehen pasuak Espainian sortutako plan baten bidez. Plan honen oinarria paradigma teknologikoaren garapena gizarte espainiarraren eremu guztietan. Eremu ekonomikoan  ere teknologien erabilpena gauzak erraztu zituen.
Hezkuntzaren alderdian hainbat inbertsio egin ziren (interneten, ordenagailuak…) batez ere informazio eta komunikazio teknologietan prestakuntzan ikasle eta irakasleentzako. Baina plan hau ez zuen arrakastarik izan egituraren arazoengatik eta gobernuaren laguntza eskasagatik.
Plan errealistago bat behar zen eta hainbat profesional bildu ziren beste plan bat egituratzeko,  honetarako beharrezkoa zen gobernua ere parte hartzea.
Plan hau hobeto atera zen eta barnean programa bat zegoen hezkuntzarako egokituta. Eskolak errealitate teknologiko berrian kokatzen zituen. Plan honen arrakasta ez zen bakarrik aurrerapen fisikoengatik izan (gaiu berriak) baizik eta benetako  eraldaketa bat izan zen eskolen egunerokotasunean.
´´Internet eskolan`` programa erabili zen eskola ezberdinetarako, programa honetan orientazio europarrak agertzen ziren (zein garrantzi duten teknologia berriak bizitzan, nola lagundu ahal diguten, erabiltzearen abantailak…)
Urte batez plan hau erabili ondoren e gobernu espainolak  marko berri bat martxan jarri du programa estrategiko ezberdinetan banatuta. Parte batean hezkuntzaren helburuak daude. Hezkuntza tradizionala  garai digitaleko  hezkuntza batera bihurtzea. Horretarako gobernuak hainbat  neurri hartu behar ditu:  eskoletan IKT-ko materiala eskaini, konektibitatea, interneteko  sarrera publikoak jarri, irakasleei formakuntza eskaini…
Gauza hauek jartzea Europar Batasuneko  bigarren tokian  jarri du Espania IKT-ko  sistema garatuenetariko bat delako .
Lehen eta bigarren hezkuntzan derrigortu egin dira  oinarrizko konpetentziak lortzea IKT-etan
Krisi ekonomikoa dela eta hainbat aldaketa egin dira konpromesuan eta  neurri eraginkorragoak hartu dira

Hitz gakoak: Informatikako gizartea, europaren gomendioak, hezkuntza plan berria, eskolak, errealitate teknologikoa, programa (estrategikoa), hezkuntza tradizionala, garai digitala, IKT.



4.     INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ERAIKUNTZA EUSKADIN
1999. urtea abiapuntua izan zen Euskal Autonomi Erkidegoan Informazioaren Gizartea eraikitzeko. Hortik aurrera, hainbat plan eta estrategia martxan jarri ziren, aspektu ekonomikoak ez ezik, gizarte zein hezkuntza aspektuak kontuan hartzen zituztenak. Horretarako, teknologia berrietan motibatuta eta trebatuta zeuden irakasleen beharra zegoen.
Hori dela eta, eskola publiko guztietan martxan jarri zen Premia Plana; lehenengo fasean sare-lokal baten instalazioa, gutxiengo ekipamendu informatikoaren hornidura, interneterako konexioa bermatzen zuen banda-zabal baten ezarkuntza eta zaharkitua zegoen ekipamenduaren ordezkatzea izan ziren hartutako neurriak. Bigarren fasean, sare-lokalerako sarbideen handiagotzea, segurtasun-mailaren igoera eta teknologia-baliabideen berriztatzea.
Irakasleen prestakuntzari dagokionez, teknologia berrien munduko ezagutza handiagotzeko asmoz, proiektu desberdinak eskaini ziren, gaur egunean ere jarraitzen dutenak. Proiektu hauek bakarka zein taldeka izan daitezke, ikastetxean,  liberatuak, edo Berritzegunetan izan daitezke.
Are gehiago, konpetentzia digitala curriculumean ezarri zen, nahitaezkoa izanik; informazioa lortzeko, komunikatzeko eta ikasteko IKT-en beharra azpimarratuz.
Amaitzeko, eskola barruan ezarri diren bi irudi berri aipatu behar dira: IKT-en Arduradun Teknikoa (baliabide teknologiko eta azpiegituren optimizatzailea) eta Dinamizatzailea (hezkuntza prozesuan Teknologia Berrien probetxua eta onuraren plana egiteko arduraduna).

Hitz gakoak: IKT-ak, IKT-en Arduradun Teknikoa, IKT-en dinamizatzailea, konpetentzia digitala, Garatu Plana, sare-lokala, Premia Plana, ekipamendu informatikoa.


5.     HEZIKETA ZENTROKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKO MODELOA
Europako erreferentzia den i2010 eta “plan nacional avanz@2”-n oinarrituta dagoen iniziatiba berria jarri zen abian 2008an, “Euskadi informazioaren gizartean 2010: agenda digitalak” izenekoa.
Hezkuntzaren arloan Gizarte Aktiboa izeneko helburu estrategikoak berebiziko garrantzia eduki du. Bertan gizarte aktiboa eta aditua (competente) sustatzearen aldeko apustu garbia egiten da zerbitzu digitalekin erlazionatuta.
Edukazio formalari dagokionez, noranzko aldaketa bat bultzatzen da Informazio eta Komunikazioa Teknologiak erabiltzeko moduari. “2010 heziketa zentroa” programa sortzen da, gero heziketa zentroko heldutasun teknologiko modeloa bihurtuko dena, zehazki 2009ko apirilaren 1ean jarri zen abian.
Heldutasun modeloak ikuspegi orokor batetik parte hartzen duten taldeak, interes guneak eta zeharkako elementuak aztertzen ditu. Guzti hauek, IKT dinamizatzaileak egin behar duen IKT jarduera-plan batean batzen dira. Esandako planak ondoko atalen diagnostikoa eta hobekuntza bildu behar ditu. 
  • Talde inplikatuak
Modelo honek ikasle, irakasle eta gurasoen jarrera aldaketa suposatzen du. Irakasleak informazio iturri izateaz gain errekurtso eta tresnak erabilerrazak egiteaz arduratu behar dira. Ikaslea, aldiz, gai izan behar da daukan informazioa jakinduria bihurtzeko. Ikaslearen gurasoak, ordea, ongi informatuak egon behar dira ikaslea ongi bideratzeko. 
  • Interesguneak
Rol aldaketen ondorioz guraso, ikasle eta irakasleen artean ematen diren harremanak prozesu pedagogikoarekin eta administratiboarekin oso lotuta daude:

-          Prozesu pedagogikoak gela barruan zein kanpoan berrikusiak izango dira.

-          Prozesu administratiboei dagokienez, ikastetxearen organizazioarekin eta gestioarekin arduratzen dira. Liburutegia, ekonomia, jangela eta garraio-zerbitzua dira garrantzitsuenak.

  • Zeharkako elementuak
Talde inplikatuen arteko harremanetan eragin zuzena daukate dauden azpiegiturek eta errekurtsoek. Horregatik azpiegitura eta errekurtso egokiak beharrezkoak dira.

Horrez gain, irakasleen gaitasunak ere eragin zuzena duenez, modelo honek, irakasleen gaitasunak bermatzeko perfilak definitzen ditu.
Bestalde, IKT Aktuazio Planak bost heldutasun maila bereizten ditu: 

1.       Azpiegiturak eta erakartzea
Ikastetxe batek bete beharreko baldintzak: azpiegitura egokiak edukitzea, hezkuntzako eta gestioko material digitalizatua izatea eta irakasleen %80ek aurretik aipatutako perfilen bat izatea.

2.       Erabilgarritasuna
Ikastetxeko gela bakoitzak ordenagailu pertsonala edukitzea eskatzen du.

3.       Gelaren digitalizazioa
Eguneroko erabilerarako gela guztietan teknologia dotazio bat egon behar da eskura, esaterako ordenagailu kopuru minimo bat.

4.       Gelaren birtualizazioa
Interneten bidez eskura dagoen hezkuntza plataforma bat inplementatu edo egin behar da.

5.       Ikastetxearen birtualizazioa
Ikastetxean hezkuntza plataforma momenturo egon behar da martxan.

Azkenik, modelo hau 2009ko erdialdetik legean dagoenez oraindik ez da guztiz hedatu, hortaz, ikastetxeetan izan duen eragina neurtzeko denbora gehiago egon beharko da.

Hitz gakoak: Informazio eta Komunikazioa Teknologia, Gizarte Aktiboa, IKT dinamizatzaileak, prozesu pedagogikoa eta administratiboa, irakasleen gaitasunak, hezkuntza plataforma.


2. HITZ GAKOAK
  • Gizarte aktiboa
  • IKT dinamizatzaileak
  • Prozesu pedagogiko/administratiboak
  • Gaitasunak
  • Hezkuntza plataforma
  • Europa
  • Informazioa
  • Ezagupena
  • Paradigma teknologikoa
  • Telekomunikazioak
  • Apiegitura berriak
  • Baliabide teknologikoak
  • Sentsibilizazioa
  • IKT-ren arduradun teknikoa
  • Konpetentzia digitala
  • Garatu plana
  • Sare- lokala
  • Premia plana
  • Ekipamendu informatikoa
  • Informazioaren gizartea
  • Interekintza soziala
  • Tranformazio globala
  • Egokitzea
  • Europaren gomendioak
  • Hezkuntza plan berria
  • Eskolak
  • Errealitate teknologikoa
  • Programa estrategikoa
  • Garai digital



3. BEHARRAK
Hauek dira zerrendatutako beharrak:
  1. Ikastetxe guztiak planetara moldatzea.  
  2. Irakasleak formatuago egotea teknologia berrien aurrean.  
  3. Material falta.  
  4. Gobernuak laguntza (dirua, ekonomikoki) gehiago ematea.
4.HIPOTESIAK

Gure testuaren hipotesiak edo ideia nagusiak honako hauek dira: 
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza. 
  • Gizartearen digitalizazioa. 
  • Paradigma ezartzeko neurri ezberdinak planteatu. 
  • Komunikazioak garrantzi handia. 
  • Eskoletan baliabide teknologiak sartzea. 
  • Planek egin dutena: internetaren erabilera sustatu,  IKT materialak ekoiztu eskoletan, curriculuma moldatu. 
  • Planek egin dutena nola lortu: Europar Batasunaren gomendioak, dirua, gobernuaren laguntza, baliabide teknologikoak

5. METAFORAK

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Lehen Hezkuntzan, eta orokorrean gizartean inplantatzea fobia edo beldurra sorrarazten du askotan, horiek  erabiltzea zailegia dela pentsatzen dutela askok. Gainera, jendearentzat pentsaezina eta ulertezina egiten zaio oraindik nola “kutxa batek “ beste herrialde batean dagoen norbaitekin komunikatu etxetik mugitu gabe, informazio tonak gorde eta aurkitzeko aukera eskaintzea, jolasak, pelikulak, abestiez gozatzea.. bezalako funtzioak betetzeko gai izatea.

Hori dela eta, bideo hau aukeratu dugu. Honako bi errealitateak alderatu ditugu metafora egiteko:  
  • Erdi Aroan papiroa alboratu eta liburuen sorrera. 
  • Gaur egun, liburuak alboratu eta IKT-n sorrera.
Horrela, IKT- gaur egun sorrarazten duten teknofobia, Erdi Aroan liburuek sorrarazten zuten zailtasunak aurkezten dira bideoan. Besterik gabe, hona hemen geure bideoa.
 

Zer izango da hurrengoa?



6. KRITIKA EKOLOGIKOA

Hasteko, gure gaia oso sakona, mardula, luzea eta hitz teknikoz josia izan denez, lan handia egin behar izan dugu zailtasunak gainditzeko. Horrelaxe, bada, hain testu luzea izan denez gero, lana banatzea erabaki genuen eta bakoitzak bere zatian sakontzea, hori ulertzeko eta gero, gainontzekoekin konpartitzeko, testua osotasunean uler genezan. 

Egindako lan gehiena, ordu ez-presentzialetan izan da. Izan ere, klasean danon artean egiteko jarduerak burutzeaz gain (aurkezpenak, talde bakoitzeko partaide bat gaia azaltzera), klaseak ez du eskaintzen lana aurrera eramateko behar beste denbora eta horren ondorioz ezin izan dugu lana klasean egin.

Hala eta guztiz ere, oso interesgarria izan da aurkezpenak egiteko modua, izan ere, aurkezpena egiteko moduari dagokionez ez da egon inolako mugarik. Hasiera batean, aurkezpena Power Ponit baten bidez egitea erabaki genuen, baina behin hori bukatuta eta horren erakargarritasun ezaz oharturik, beste modu askoz eraginkorrago batean egitea pentsatu genuen. Gainera, gure taldekideek aurkezpen mota hau erabiltzean (Power Point) beren helburua, gaia ezagutaraztea, ez zuten lortzen.

Hortaz, buruari eragin ostean, kritika bat egingo genuela erabaki genuen, Power Pointen aurkako kritika, hain zuzen ere. Horretarako, bideo baten bidez aurkeztuko genuen gure mezua, baita lanaren puntu garrantzitsuak ere agertuko ziren aurkezpean. Gainera, gure gaian irakasleen prestakuntza beharrezkoa dela agertzen denez, prestakuntza hori jaso ezean gertatuko litzatekeena modu barregarri batean aurkeztu dugu. Horren helburua aurkezpena interesgarri eta erakargarri bihurtzea izan da.

Azkeneko emaitzarekin oso pozik geratu gara, ideia orijinala izateaz gain, gure mezua argi transmititzea lortu dugulako.


7. LANAREN AURKEZPENA

Hasiera batean, lana power point baten bidez egitea pentsatu genuen. Baina, behin aurkezpen hori eginda, konturatu ginen oso astuna eta aspergarria zela. Horregatik, hori ekiditeko eta gure mezua gainontzeko ikasleei errazago iristeko, bideo bat egitea pentsatu genuen. Hala ere, aurkezpen hori sarrera honetan zintzilikatuko dugu, guztiontzat baliagarria izan dadin:


IKT aurkezpena
View more presentations from mirenluzuriaga


Beraz, esan bezala, bideo bat egin dugu gure aurkezpena burutzeko.  Power Pointarekin izandako gorabeherak kontuan hartuta, horri kritika egitekoaprobetxatu dugu. Aldi berean, gure gaiarekin zerikusia zuten gaiak sartu ditugu, gure ustez garrantzitsua zena.
Hona hemen bideoa:


miércoles, 23 de noviembre de 2011

AZAROAK 18

Gaurko klasean ere aurkezpenekin jarraitu dugu. Arazo desberdinak izan ditugu aurkezpena orduan hasteko, izan ere, batetik, klaseko ordenagailua ezin izan dugu martxan jarri eta bestetik, beste ikasgai baten inguruko arazo bat konpontzen egon gara.


Lehenengo taldearen gaia IKT-tik errekurtso edukatiboetara izan da. Lan hau egiteko Markinako ikastetxera joan dira elkarrizketa batzuk egitera: 3. Eta 6. Mailako ikasle zein irakasleari eta zuzendariari. Elkarrizketak bideokamaraz grabatu dute. Bideoa osorik ikusteko aukera izan ez arren, hauek izan dira agertu diren ideiak:

-          -Txanela liburuko ariketak ordenagailuen bitartez lantzen dute: informazioa eskuratu, bideoak ikusi, jolasak…

-          -Irakasleen prestakuntza eza azpimarratzen du zuzendariak, izan ere “Eskola 2.0” proiektua martxan jartzeko materiala ikastetxera bidali izan da, baina irakasleek ez dute hori lantzeko prestakuntzarik jaso.

Denbora falta zela eta, bideoa ezin izan dugu osorik ikusi, pena bat izan da soilik 3. Maiako ikasleen zatia ikustea. Oso lan ona iruditu zaigu, izan ere, inork ez du ideia hau erabili eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu; hau da, teorian ez ezik, errealitatean gertatzen dena ikusteko aukera izan dugu. Oso lan handia egin dute.


Bigarren taldea gu geu izan gara. Aurkezpena eta egindako lan guztia hurrengo sarreran ikusiko duzue.


Hirugarren taldearen gaia hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu bat izan da. Talde honek beraien aurkezpena bideo baten bitartez egin dute. Honako ideia hau landu dute:

-          -IKT-ak hezkuntzan beharrezkoak dira, baina beti ere gehiegizko erabilpena izan gabe, hain zuzen ere, behar denean soilik erabili behar da. 

Talde honen aurkezpena ondo egon dela iruditu zaigu, izan ere, bideoan ez da soilik testua agertzen imajinak ere.         


Laugarren taldearen gaia hau izan da: antzinako hezkuntza eta gaur egungoa; hezkuntza paradigmak. Batez ere, oraingo eta antzinako paradigmen arteko konparaketa bat egin dute.


Bosgarren taldeak landu duen gaia konpetentzia digital eta informatzailea eskolan izan da. Aurkezpena egiteko power point-a eta bideoak erabili dituzte. Talde honek ere antzinako eta gaur egungo teknologia berriak gizartean nola dauden azaldu dute. 


Seigarren taldeak honako gai hau aurkeztu du: eskola 2.0, etiketa bat baino gehiago ote?.  Talde honek ere gainontzeko askok  bezala aurkezpena bideo baten bitartez egin dute, bertan testua, soinua eta argazkiak tartekatu dituzte. Hala eta guztiz ere, esan beharra dugu jarri duten musika egokia ez zaigula iruditu lan bat aurkezteko.

Zazpigarren taldeak teknofilia vs teknofobia gaia landu dute. Aurkezpena power pointen  eta bideoen bidez egin dute, lanean jorratu beharreko puntuak azalduz: hitz gakoak, sintesia… Ideiak:

-          -Teknofobia: teknologiak erabiltzeko beldurra (nagusien kasua).

-          -Teknofilia: teknologien etengabeko erabilera (gazteak, esaterako).

Bukatzeko, bideo batzuk jarri dituzte, teknofiliak sorrarazten duen frustrazioa adin ezberdinetan erakutsiz.

jueves, 10 de noviembre de 2011

AZAROAK 11

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Hasierako taldeak komentatu dituen ideiak hauek izan dira:

-         - SARRERA : Aintzinako/gaur egungo alderaketa (ordenagailuak, mugikorrak…)
-      Hezkuntza arloan izan duten eragina (BIDEOA)
-          XX. mendean hasi ziren, ordutik aurrera garapen izugarria
-          XX.  mende amaieran hezkuntza arloan sartu ziren.
-          Hasieran ez zen asko lantzen
-          XIX. Mendean paradigma teknologikoa ezarri zen: Europe plana.
-          Europe 2005k aurreko planek baino  arrakasta gehiago izan zuen izan zuen
-          Europe 2006 8 gaitasunak
-          Gogoeta: zer izango gara etorkizunean?

Hurrengo taldeak, aldiz “Eskuela 2.0, etiketa bat baino gehiago?” testua landu du. Bertan, Eskola 2.0 aplikazioaren kritika bat egiten du egileak. Haien aurkezteko modua ipuin bat egitea izan da:

Ikasle bat ordenagailuan dabil eta amak afaltzeko deitzen du eta teleberria ikusi zuten eta berri hau ikusi zuten: hezkuntzan IKT-en inplantazioa. Hau da, ikasle zein irakasleek IKT-en bidezko ikaskuntza garatzeko aukera izango dute. Hurrengo egunean, klasekide zein ikasleei berria kontatu zien eta zuzendariak gobernuak hori aurrera eramana ahal izateko, dirulaguntzak emango dituela azaldu zuen.

Hona hemen hirugarren taldeak komentatutakoa:

- Gaia: BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ANTOLAKUNTZA
-IKT-ren eredu ezberdinak hezkuntzan:
 -Burokratikoa
 - Sistema soziala
 - Komunitatea

-Gaur egun burokratikoa da gehien erabiltzen dena.
-Eskola komunitate bat da, eta bertako guztiek parte hartzen dute.
- EREDU TEKNOLOGIKOA: Modelo hau erabiltzen duten eskolek ez dute izaten teknologia berrien inguruko ikuspegi argirik.
- EREDU POLITIKOA: Modelo hau integraten dituzten eskolek IKT-ak eskoletan sartzen dituzte vaina arazoak izaten dituzte.
- EREDU KULTURALA: IKT-ak sartzeak ez du arazorik ekartzen eta nahiko prest egoten dira zentru hauek aldaketari aurre egiteko.
-IKTen ikaskuntzarako erabilpenak planifikatzeko ardura zuzendaritzakoek dute.
-Arazoen aurrean beti irteerak berdina erabiltzen dira, ez dituzte irtenbide berriak erabiltzen.
-Aldeketa bat egin nahi bada zentruko kiedeak ere hori egiteko prest egon behar dira..
-Ikt ren agerpenarekin berrikuntzak: Elkarlana bultzatea, ikasketa pertsonala bultsatu taldeka eta banaka….

Bukatzeko gogoeta bat egin dute IKT-ak eskolan integratzea zaila dela azpimarratuz, izan ere, ordenagailu zein inpresorak kontadore bat daukate eta “X” denbora erabili ostean, izorratzeko programatuta daude. Bestalde, informatika arloan etengabeko berrikuntzak daude, softwareak, esterako. Aipatutako bi faktoreek, berriak erostea eragiten du eta horrek eskoletan IKT-en inplantazioa zaildu egiten du.

Gainera, gai luzea, astuna eta oso zaila izan dela esan dute, hori dela eta izan da hain teorikoa egin dute aurkezpena. Hala ere, gure taldean esfortzu handia egin dutela ikusi dugu lana aurrera eramateko.

Hurrengo taldeak “Informazioaren gizartea” gaia landu du eta aurkezpena egiteko, Power Point baten bitartez egin du.

-INFORMAZIO TEKNOLOGIA DISKURTSOAK: merkantilista, teknozentrista eta apokaliptikoa.
-Informazio eta komunikazioaren teknologien efektua soziala eta kulturala da.
-Teknologiak alde txarrak ditu (menpekotasuna, pribatutasunaren galera…)
-Teknologiak hezkuntzan ere arazoak sortzen ditu.
-Teknologia digitalen aurrean hezkuntzak hainbat erronkak ditu.
-TEKNOLOGIA HEZITZAILEAK
-2. Mundo gerran sortu ziren
-50-60. Hamarkadan gorakada handia izan zuten
-70. Hamarkadan aro gorena izan zen
-80. Hamarkadan kritika negatiboak zabaldu ziren
-XXI mendean: iraultza eta ideia berriak zabaldu ziren.
Metafora: teknologia berriek onura asko baldin badauzkate ere, gauza txarrak ere dakartzate gure gizartera.
-Kritika ekologikoa ere egin dute.


Ondorengoak ere Power Point bat eta argazkien bidezko bideo bat, ideia nagusiak honakoak direlarik:

 - Gaia: Ordenagailuak, emozio sortzaileak
-Gizarteari begira hezkuntza egon behar da.
-Askotan ikasleak irakasleek baino gehiago dakite.
-Gaur egun teknologiak garrantzi handia du eta honek desoreka ekarri du hezkuntzan.
-Bilakaeraren ostean gizartearen baloreak desagertu ez daitezen, teknologiak haien neurrian erabili behar dira.

Azkenengo taldeak Power Point bat erabiliz egin du aurkezpena.

-Gure gizartea egunero aldatzen doa, gizarte teknologikoan bizi gara.
-Aldaketa hauek eskola islatu behar dira.
-Arazoak egoten dira, metodologia tradizionala erabiltzen delako gehienetan.
-Material berriak ere beharrezkoak dira.
-Aldaketa hauen ondorioz-> teknologiaren gizartea.
-Web 2.0 zer da? Informazioa eta sorkuntzari buruzko filosofi bat da, non ezagutzak denon artean konpartitzen ditugun.
-Bideoa: Ondo prestatuko klase bat eta txarto prestatutakoaren konparaketa.

HIPOTESIAK:
- Nola presta ditzakegu hainbeste irakasle nagusi?
-ze hezkuntza sistema sortu nahi da?
-Beharrezkoa da hainbeste diru xautzea?


Ondoren, irakasleak bi galdera egin dizkigu:

-          Zer da metafora bat?
Egia izanda, irakasleak galdera hau planteatu zigunean konkretuki zer egin behar zen ez genekien,
izan ere, metáfora bat bi errealitate konbinatzean datza, hau da, antza, bata bestearekin zerikusirik
ez duten bi errealitatearen elementuen konbinazioa.

-  Etengabe kritikatzen ditugu irakasleok ematen dituzten azalpenengatik, baina, zein eredu erabiltzen dugu guk? Nolakoak dira jarri dituzten Power Point-ak?

Bukatzeko, gogoeta moduan, aurkezpena egiteko moduaren inguruan egon gara hitz egiten guri hurrengo egunean egokitzen zaigulako. Aurkezpen bat orijinala eta erakargarria izan behar duela iruditzen zaigu. Horrek zailtasun gehiago inplikatzen badu ere, azkenengo emaitza, hau da, esfortzuak merezi izan duena,  zeure buruarengan sorrarazten duen zoriontasuna pertsona moduan “bete” egiten zaituela uste dugu.

Are gehiago, klasean ikasturte hasieratik dugun arazo bat komentatu nahiko genuke, egoera hau behin eta berriz errepikatzen denez, horren aurrean dugun haserrea erakutsteko beharra dagoela iruditu baitzaigu. Orokorrean, oso talde berbatia da hau (guk ere zenbaitetan zeozer komentatzen dugu gure artean) eta ondorioz, gelan etengabeko zurrumurrua sortzen da. Horrek klasearen martxa jarraitzea guztiz oztopatzen du, bai ikasleei zein irakasleari dagokionez. Beraz, oso egoera deserosoa da entzun eta adi egin nahi dugun ikasleentzat, beraz, izan dezagun errespetu pixka bat, mesedez.