Aurkezpenekin jarritu dugu gaurkoan ere:
1. Taldea: ESKOLAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA
Bertso baten bidez oraingo eta antzinako teknologiei buruz hitz egin digute.
2. taldea: INFORMAZIO DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN
Talde honek Power Point aurkezpena egin du:
XXI.mendean aldaketa asko eman dira; horiek ere irakaskuntzan eragina izan dute. Lehen idatzizko kultura zen nagusi; gaur egun, aldiz, teknologia digitalak. Are gehiago, egungo irakasleek azken hau erabiltzen dute haien irakaskuntzako oinarri gisa.
Belaunaldiek aurrera egin ahala, gero eta teknologia gehiago ditugu gure eskuetan. Lehen aipatu dugun moduan, horrek hezkuntzan eragina du. Aipatzeko da ere alfabetatze berriak inkorporatu izana:
<!--[if !supportLists]-->- <!--[endif]-->Alfabetatze audiobisuala
<!--[if !supportLists]-->- <!--[endif]-->Alfabetatze Teknologiko digitala
<!--[if !supportLists]-->- <!--[endif]-->Informazio alfabetatzea
<!--[if !supportLists]-->- <!--[endif]-->Multialfabetazea; Multialfabetatzearen dimentsioak, hauek dira:
<!--[if !supportLists]-->o <!--[endif]-->Instrumenatla
<!--[if !supportLists]-->o <!--[endif]-->Kognitiboa
<!--[if !supportLists]-->o <!--[endif]-->Sozioaktitudinala
<!--[if !supportLists]-->o <!--[endif]-->Axiologikoa
Hortaz, hezkuntzaren helburua hau da: autoikaskuntza. Hots, edozein pertsona ikasten ikasi behar duela. Hori da gaurko partaideen uztez, irakurritako testuaren gakoa. Pertsona bakoitzak jakin behar du zer dakien eta zer ez; gai izan behar gara geure ikasketa prozesua ebaluatzen.
Ikasgelan batean ume batek ordenagailu bat hartzean, ume bakoitzak erritmo ezberdina izango duela ari izan behar dugu. Horregatik IKTak informatzeko, adierazteko eta komuniatzen ikasteko konpetentziak bultzatzen ditu.
Lehen informazioa era programatu batean lortzen genuen. Orain IKTeekin informazio saturazioa gertatzen ari da. Kontuz! informazio asko izateak ez du esan nahi jakintza asko dagoenik. Ikasi behar dugu filtratze zer den guretzat garrantzitsua eta baliagarria.
Orain irakaslearen monopolioa bukatzen ari da (irakasleak denak daki, etab) horrekin apurtzen goaz. Jendeak, tresna ezberdinak erabiliz, informazio hori kontrastatzen duelako (kritikoak dira irakaslearekiko). Kritikoak izaten ikasten dugu, iritzi ezberdinak onartu. Gaur eguneko egoera hauxe da: zuek badakizue (ikasleei zuzenduta), eta ni hemen nago laguntzeko. Horretarako, plantatzen dira ikasteko modu batzuk. Irakaslea prest egon behar da arazoei aurre egiteko.
Dekalogo bat prestatu da IKTko klaseak hobeto antolatzeko. Adibidez, 4.puntuak dio IKTak erabiltzen direla “gauzak egiten ikasteko”.
Natibo eta etorkin digitalak: erreferentzia egin teknologiarekin jaio direnekin (natiboak) eta orain ezagutzen ari direnak (etorkinak), hauek batzuetan ulertzeko arazoak izaten dituzte eta kostatzen zaie teknologia berriei moldatzea.
Metafora: Platonen kobazuloaren mitoa. Mundua dago kobazulotik kanpo, ez bakarrik kobazuloan. Kobazulokoak dira IKTeei ez direnak modatu; kobazulotik ateratzen direnak, mundu berrira moldatzen direnak.
Eskerrak eman dizkiete alaitzeri, aulkitik altxatzeagatik, iritziak eman, lotsa galtzeagatik.
3. taldea: BLIABIDE ETA ERRESKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK
Aurkezpena bideo baten bidez egin dute, bertan IKT-ak zer diren agertzen da elkarrizketan baten bidez. Bideoan hiru pertsona agertzen dira: galderak egiten dituena, gaiaz asko dakiena eta gaiaz asko ez dakiena.
IKT-ak eskoletan garrantzia handia dute, izan ere, aldaketa eta berrikuntza handia suposatzen du.
Horretaz gain, orain irakasle indibidualak garrantzia izan ordez, talde kolaboratzaileak izango dute. Ondorioz, iirakasleen profesionaltasuna edo formakuntza ezinbestekoa da.
4. taldea: IRAKASLEEN ETA IKASLEENTZAT GAITASUN MAPAK:
Talde honek, hau landu du: Ze gaitasun motak landu behar dituzten IKTan trebeak izateko.
IKTak gure bizitzaren zati dira. Ezinbestekoa 2 aktore egotea: ikaste eta irakaslea. Ikasle profil bat jokoan dago: sortzailea, kritikoa.
Baina zer da gaitasuna? Askotariko arazoei irtenbide ematen dien ezagutza: trebetasun digitala, herritartasun digitala..
Errazenetik hasi (teklatua eta sagua) behar da, geroago gauza konplexuagoak egin, adibidez, interneten sartu (DBH). Honek, IKTeei buruko ezaguera sakonagoa ekarri du. Horretarako beharrezkoa da diru laguntzak eta irakasleen prestutasuna.
5. taldea: TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN
Aurkezpenean ikusi dezakegu gizartearen esparru guztietan egon direla aldaketak, baita ikt-etan.
Eskolan ere garrantzi handia dute ikt-ak. Ondorioz, ikt-ak eta metodo berriak eskolan bultzatu egin behar dira lagungarriak direlako ikaslearen garapenerako.
Iktak hezkuntzan nahi baditugu eta aldaketak sustatu nahi baditugu, beharrezkoa da: irakasleen pretakuntza.
6. taldea: ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILEA
Teknofilia: arazo guztiak konpontzeko teknologia erabili; teknofobia: teknologia berrian aldera betar utzi.
Ez gara gazteok bakarrik formatu beharreko bakarrak. Gizartea osoa, bazterkeriarik gabe: emakumeei traba gehiago ez sartu, zaharrei ere ez.
Formazio falta dago irakasleek artean. Teknologia berrien aurrerapen hau dela eta, batzuk beldur dira, irakasleak ordezkatuko dituztelako. Baina, irakasleek hezi egiten dute, ordenagailuek, ordea, ez.
Esperientziei garrantzia eman behar zaie: zer dakiten, zer ez…
Gaur egun informatikak eragin handia du pertsonengan, izaera ere aldatu dezake.
Emakumearen egoera: bizitzako hainbat alderditan baztertuta dago. Teknologia arloan ere, berdina gertatzen da. Emakumearen egoera, zertxobait aldatu den arren, oraindik ere ez da hobetu teknologia berrien aldaketengatik.
Azkenik, desoreka sozialak. Metafora egin dute hemen.
7. taldea:
Nahiko testu korapilatsua izan dela aipatu dute, azaltzeko zaila.
Eskoletan lantzen diren gaitasunak azaldu dituzte bideo bate bidez. Bertan, islatu dute lehenaldia eta orainaldia: liburuak eta ordenagailuak
Hausnarketa: robotak bihurtu ote gara?
8. taldea: IKTAK ESKOLAN
Talde honek, elkarrizketa bat egin diote IKT-ko arduradun bati (irakaslea); bideo baten bitartez aurkeztu dute.
Zer suposatzen du IKTa lantzea eskoletan? Eta beste hainbat galdera egin diote irakasleari. Geletan ordenagailu txiki pertsonalak dituzte, 5.mailakoentzat. Arbela digitalak, departamentu barruan gehien erabiltzen dena da. Irakasleak ordenagailua non izan ahal zaien erabilgarri ikusi dute: ingeleseko aurkezpenetarako, laborategietan informazioa bilatzeko eta aurkezpenak egiteko…
Batzuetan ikasleek gehiago dakite irakasleak baino. Ikastetxean, prentsa digitala egiten dute eta astean behin gutxienez berritzen dute. Gainera, liburutegien maileguak ordenagailuen bidez kudeatzen dira. Irakasleen lanak ordenagailuetan gordetzen dituzte. Aipatzen du, hasieran ordenagailuak erabiltzea kostatu zitzaiela eta irakasleen formakuntza presioarengatik izan dela. Are gehiago, irakasle batzuen prestaketa ez da oso ona.