Gaur honako ekintza hauek burutu ditugu:
Autoebaluaketa, klaseko ikertzaileen eskutik. Ikasgai osoan zehar grabatzen egon dira, eta gaur lana aurkeztu dizkigute. Bigarren aldiz agin behar izan dute, lehen aldiz borratu zitzaileako. Hona hemen proposatutako aholkuak:
- Klasea beste ikuspuntu batetik landu eta aztertu. Azalpenak zelan hobetu daitezke.
- Jendearen aurrean ausardia erakustea, ez izatea lekura bueltatzeko gogoa.
- Musikan zentratzea, oso musika martxosoa ez da komenigarria entzule eta ikusleak horretan zentratzen direlako eta despistatu egiten direlako.
- PPTak irakurtzeko orduan zailtasunak egoten dira letra eta fondoaren tamaina dela eta.
- Tonua kontuan hartu behar da, monotoegia ez egiteko. Baxuegi hitz egiten dugu eta haria galtzen da.
- Bideoek PPTak baino hobeto transmititzen dute jakinarazi nahi den mezua.
- Gorputz espresioa kontuan hartu behar da: ahoa eta besoak mugitu.
- Hartzaileen aurrezagutzak kontuan hartzen, batzuetan ezagutzen ez dituzten gaiei buruz hitz egiten dugu.
Errubrika bakarkako nota eta taldeko nota jarri ditugu, honako aspektuak ebaluatuz:
- Etortzea/ Asistentzia
- Ekarpenak/ Parte-hartzea
- Ekoizpena/ Portfolioa
- Talde lana: Bloga aurkezpena
- Ikasitakoak aldaketa
Ikasgaiaren galdetegia/ebaluaketa. Ikasleok irakasleak ebaluatzeko aukera dugu. Hortaz, Alaitzi buruzko ebaluaketa egin dugu.
Azkenik, Alfabetizazio mediatikoa ren inguruko galdetegi bat egitera joan gara informatika gelara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario