Gaurko klasean talde bakoitzak aurkezpenak noiz egingo duen zehaztu dugu, guk azaroaren 18an egingo dugu.
Gaur soilik talde batek egin du aurkezpena, hain zuzen ere, irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak gaia azaldu dute. Aurkezpenaren inguruan honako ideia hauek jaso ditu gure taldeak:
- -IKTak eskoletan txertatu behar direla, ikasle zein irakasleek erabiltzeko.
- -Etengabeko prozesua izan behar dela.
- -Ikasleen gaitasunak: trebetasun teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala.
Azkenik, aurkezpena amaitzeko eta gaia hobeto ulertzeko asmoz bideo bat jarri dute. Horretaz aparte, esan beharra dugu ondo aurkeztu dutela, nahiz eta diapositiba bakoitzean informazio gehiegi egon, akats hori hobetzeko pentsatzen dugu komenigarriagoa izango litzatekeela diapositibetan ideia nagusiak soilik jartzea eta azalpenekin osatzea.
Gainera, orain arte Word-ean egindako Portfolioa blog baten bitartez egin behar dugula azaldu digu irakasleak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario