Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Hasierako taldeak komentatu dituen ideiak hauek izan dira:
- - SARRERA : Aintzinako/gaur egungo alderaketa (ordenagailuak, mugikorrak…)
- Hezkuntza arloan izan duten eragina (BIDEOA)
- XX. mendean hasi ziren, ordutik aurrera garapen izugarria
- XX. mende amaieran hezkuntza arloan sartu ziren.
- Hasieran ez zen asko lantzen
- XIX. Mendean paradigma teknologikoa ezarri zen: Europe plana.
- Europe 2005k aurreko planek baino arrakasta gehiago izan zuen izan zuen
- Europe 2006 8 gaitasunak
- Gogoeta: zer izango gara etorkizunean?
Hurrengo taldeak, aldiz “Eskuela 2.0, etiketa bat baino gehiago?” testua landu du. Bertan, Eskola 2.0 aplikazioaren kritika bat egiten du egileak. Haien aurkezteko modua ipuin bat egitea izan da:
Ikasle bat ordenagailuan dabil eta amak afaltzeko deitzen du eta teleberria ikusi zuten eta berri hau ikusi zuten: hezkuntzan IKT-en inplantazioa. Hau da, ikasle zein irakasleek IKT-en bidezko ikaskuntza garatzeko aukera izango dute. Hurrengo egunean, klasekide zein ikasleei berria kontatu zien eta zuzendariak gobernuak hori aurrera eramana ahal izateko, dirulaguntzak emango dituela azaldu zuen.
Hona hemen hirugarren taldeak komentatutakoa:
- Gaia: BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ANTOLAKUNTZA
-IKT-ren eredu ezberdinak hezkuntzan:
-Burokratikoa
- Sistema soziala
- Komunitatea
-Gaur egun burokratikoa da gehien erabiltzen dena.
-Eskola komunitate bat da, eta bertako guztiek parte hartzen dute.
- EREDU TEKNOLOGIKOA: Modelo hau erabiltzen duten eskolek ez dute izaten teknologia berrien inguruko ikuspegi argirik.
- EREDU POLITIKOA: Modelo hau integraten dituzten eskolek IKT-ak eskoletan sartzen dituzte vaina arazoak izaten dituzte.
- EREDU KULTURALA: IKT-ak sartzeak ez du arazorik ekartzen eta nahiko prest egoten dira zentru hauek aldaketari aurre egiteko.
-IKTen ikaskuntzarako erabilpenak planifikatzeko ardura zuzendaritzakoek dute.
-Arazoen aurrean beti irteerak berdina erabiltzen dira, ez dituzte irtenbide berriak erabiltzen.
-Aldeketa bat egin nahi bada zentruko kiedeak ere hori egiteko prest egon behar dira..
-Ikt ren agerpenarekin berrikuntzak: Elkarlana bultzatea, ikasketa pertsonala bultsatu taldeka eta banaka….
Bukatzeko gogoeta bat egin dute IKT-ak eskolan integratzea zaila dela azpimarratuz, izan ere, ordenagailu zein inpresorak kontadore bat daukate eta “X” denbora erabili ostean, izorratzeko programatuta daude. Bestalde, informatika arloan etengabeko berrikuntzak daude, softwareak, esterako. Aipatutako bi faktoreek, berriak erostea eragiten du eta horrek eskoletan IKT-en inplantazioa zaildu egiten du.
Gainera, gai luzea, astuna eta oso zaila izan dela esan dute, hori dela eta izan da hain teorikoa egin dute aurkezpena. Hala ere, gure taldean esfortzu handia egin dutela ikusi dugu lana aurrera eramateko.
Hurrengo taldeak “Informazioaren gizartea” gaia landu du eta aurkezpena egiteko, Power Point baten bitartez egin du.
-INFORMAZIO TEKNOLOGIA DISKURTSOAK: merkantilista, teknozentrista eta apokaliptikoa.
-Informazio eta komunikazioaren teknologien efektua soziala eta kulturala da.
-Teknologiak alde txarrak ditu (menpekotasuna, pribatutasunaren galera…)
-Teknologiak hezkuntzan ere arazoak sortzen ditu.
-Teknologia digitalen aurrean hezkuntzak hainbat erronkak ditu.
-TEKNOLOGIA HEZITZAILEAK
-2. Mundo gerran sortu ziren
-50-60. Hamarkadan gorakada handia izan zuten
-70. Hamarkadan aro gorena izan zen
-80. Hamarkadan kritika negatiboak zabaldu ziren
-XXI mendean: iraultza eta ideia berriak zabaldu ziren.
Metafora: teknologia berriek onura asko baldin badauzkate ere, gauza txarrak ere dakartzate gure gizartera.
-Kritika ekologikoa ere egin dute.
Ondorengoak ere Power Point bat eta argazkien bidezko bideo bat, ideia nagusiak honakoak direlarik:
- Gaia: Ordenagailuak, emozio sortzaileak
-Gizarteari begira hezkuntza egon behar da.
-Askotan ikasleak irakasleek baino gehiago dakite.
-Gaur egun teknologiak garrantzi handia du eta honek desoreka ekarri du hezkuntzan.
-Bilakaeraren ostean gizartearen baloreak desagertu ez daitezen, teknologiak haien neurrian erabili behar dira.
Azkenengo taldeak Power Point bat erabiliz egin du aurkezpena.
-Gure gizartea egunero aldatzen doa, gizarte teknologikoan bizi gara.
-Aldaketa hauek eskola islatu behar dira.
-Arazoak egoten dira, metodologia tradizionala erabiltzen delako gehienetan.
-Material berriak ere beharrezkoak dira.
-Aldaketa hauen ondorioz-> teknologiaren gizartea.
-Web 2.0 zer da? Informazioa eta sorkuntzari buruzko filosofi bat da, non ezagutzak denon artean konpartitzen ditugun.
-Bideoa: Ondo prestatuko klase bat eta txarto prestatutakoaren konparaketa.
HIPOTESIAK:
- Nola presta ditzakegu hainbeste irakasle nagusi?
-ze hezkuntza sistema sortu nahi da?
-Beharrezkoa da hainbeste diru xautzea?
Ondoren, irakasleak bi galdera egin dizkigu:
- Zer da metafora bat?
Egia izanda, irakasleak galdera hau planteatu zigunean konkretuki zer egin behar zen ez genekien,
izan ere, metáfora bat bi errealitate konbinatzean datza, hau da, antza, bata bestearekin zerikusirik
ez duten bi errealitatearen elementuen konbinazioa.
- Etengabe kritikatzen ditugu irakasleok ematen dituzten azalpenengatik, baina, zein eredu erabiltzen dugu guk? Nolakoak dira jarri dituzten Power Point-ak?
Bukatzeko, gogoeta moduan, aurkezpena egiteko moduaren inguruan egon gara hitz egiten guri hurrengo egunean egokitzen zaigulako. Aurkezpen bat orijinala eta erakargarria izan behar duela iruditzen zaigu. Horrek zailtasun gehiago inplikatzen badu ere, azkenengo emaitza, hau da, esfortzuak merezi izan duena, zeure buruarengan sorrarazten duen zoriontasuna pertsona moduan “bete” egiten zaituela uste dugu.
Are gehiago, klasean ikasturte hasieratik dugun arazo bat komentatu nahiko genuke, egoera hau behin eta berriz errepikatzen denez, horren aurrean dugun haserrea erakutsteko beharra dagoela iruditu baitzaigu. Orokorrean, oso talde berbatia da hau (guk ere zenbaitetan zeozer komentatzen dugu gure artean) eta ondorioz, gelan etengabeko zurrumurrua sortzen da. Horrek klasearen martxa jarraitzea guztiz oztopatzen du, bai ikasleei zein irakasleari dagokionez. Beraz, oso egoera deserosoa da entzun eta adi egin nahi dugun ikasleentzat, beraz, izan dezagun errespetu pixka bat, mesedez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario