Guri egokitu zaigun gaia hau da: "Euskadiko marko estrategikoagizarte informazioaren aurrean eskolan"
Lehenik eta behin, esan beharra dugu oso gai korapilatsua eta astuna izan dela; izan ere, ez genekien ezer gai horri buruz eta testuak erabiltzen zituen esamoldeak eta teknizismoak oso zailak iruditu zaizkigu. Horregatik, asko kostatu zaigu testua ulertzea, eta aldi berean, testuaren analisia egitea: sintesia, metaforak aurkitu, aurkezpena prestayu, testuaren beharrak...
Hala ere, azkenean, testua bere osotasunean eta era egoki batean lantzea lortu dugu. Uste dugu lana aurrera ateratzea lortu dugula arrakastarekin.
Sarrera honetan, gure lanaren atal guztiak batuko ditugu. Argiagoa izan dadin, aurkibide moduko bat jarriko dugu:
- Testuaren sintesia: Artikulua irakurri ostean, testuaren laburpena egin dugu ideia nagusiak nabarmenduz.
- Hitz gakoak: Artikuluaren atal bakoitzean, hitz gakoak aztertu ditugu. Testuaren analisiaren barnean sartu ditugu. (Ikus. testuaren analisia). Testuaren lehen irakurraldian atera genituen hitz hauek, eta ondoren, laburpena. Hitz gakoak oso baliagarriak izan dira laburpena egiterako orduan.
- Beharrak: artikulu berdina geneukagunen artean, gaiaren beharrak zerrendatu ditugu.
- Hipotesiak: artikuluaren ideia nagusiak landu ditugu.
- Metaforak: Nahiz eta asko kostatu zaigun, gaiarekin lotutako metafora bat aurkitu dugu, gaia gehiago ulertzeko.
- Kritika ekologikoa: Gehien gustatu zaiguna eta hobetuko genukeena komentatu dugu.
- Lanaren aurkezpena: Gure aurkezpena burutzeko, bideo batez baliatu gara.
1. TESTUAREN SINTESIA
AURKIBIDEA
1. Gaur egungo gizarteen paradigma teknologikoak
2. Europa: Hasiera puntua
3. Aldaketa teknologikoaren bultzada eta indartzea Espainian
4. Informazioaren gizartearen eraikuntza Euskadin
5. Heziketa zentroko heldutasun teknologiko modeloa
1. GAUR EGUNGO GIZARTEEN PARADIGMA TEKNOLOGIKOAK
Teknologien paradigma oso azkar sartu da gure gizartean, informazioa eta komunikazioa lantzeko eta ulertzeko era berri bat da, honek, iraultza digitala suposatu du. Komunikazio bideak ( mundu audiobisuala, informatika, telekomunikazioa) gero eta garrantzi gehiago dute gizartean.
Paradigmaren aldaketa administrazio ezberdinetatik bilatu da, hezkuntzarena barne. Horrela ikasketa eta irakasketaren kontzeptuak aldatuz. Interneten erabilera ia toki guztietan honen adibidea da.
Eraldaketa hau gizarte gehienetan gertatu da XX. Mendearen azken aldian, prozesu honetan politika, estamentu publikoak.. zerikusia dute. Euskal autonomi erkidegoa ez da gutxiago izan eta paradigma berri honetara egokitu behar izan da. Beharrezkoa da teknologi ezberdinak inguru ezberdinetan egokitzea, nahi den aldaketa lortzeko.
Baina guzti hau ezin da sartu hezkuntzan, lehen Europaren gomendioak, preskripzioak eta laguntza estatalak analizatu gabe, honekin batera euskal autonomi erkidegoaren gobernuren linea estrategikoa ere errebisatu behar da.
Hitz gakoak: Paradigma, informazioaren gizartea, interekintza soziala, transformazio globala, egokitzea.
2. EUROPA: HASIERA PUNTUA
Gaur egungo gizarte digitalizatuan, paradigma teknologikoa ezartzeko, hainbat neurri hartu dira azken urte hauetan, besteak beste:
“Bangermann informea” (1994) Lehenengotarikoa izan zen. Telekomunikazioak erregulatu eta azpiegitura berrien aurrean sentsibilizazioa bultzatu zituen.
“Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información” (1996) Hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen du, teknologikoa bilakatzen ari den gizarte honetan.
“eEurope” (2000) Europako gizarteen adaptazioaren beharra, gizartearen errealitate berrian: teknologia, informazioa, komunikazioa eta ezagupena. Plan honetan ere, internetaren erabilera sustatu nahi da, herritar guztiak gizarte teknologiko berrian bizitzeko prest egon daitezen. Hezkuntzan aurrerapenak ematen dira eta helburu batzuk zehatzen dira, besteak beste:
- Europako ikasketa prozesuaren kalitatea hobetzea, irakasleriaren formakuntza ere hobetuz.
- Oinarrizko gaitasunak eguneratzea, egungo gizartearen beharrak kontuan hartuz (IKT-rekin lotutakoak, hain zuzen ere).
- Baliabideak ahalik eta gehien erabiltzea eta aprobetxatzea.
Modu horretan, curriculuma moldatu egingo da metodologia berriak integratzeko, teknologia berriekin zerikusia dutenak. (irakaste- ikaste prozesua Informazio eta Komunikazio teknologiekin posible egitea). Hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da eskola eta ikastetxe guztietan internet eta baliabide teknologiko egokiak ahalbidetzea.
Gutxika gutxika, beste plan batzuei esker, teknologia berrien baliabideak ezarri egingo dira hezkuntza sisteman. Azpiegituran, herritarren ezagupen mailan, eta hezkuntza sistemen moldaketan zentratuko dira gobernuak batez ere.
Teknologia berrien erabilera egokia zabaltzeko, hezkuntza sistemaren bitartez egitea bultzatu zen. Era berean, teknologiarekin zerikusia duten material didaktikoak (eduki zientifiko eta kulturalekin) ekoizten hasi dira, ideia hori bultzatzeko asmoz.
8 gaitasun “klabe” definituko dira ezagupenaren eta teknologiaren gizartean, herritarren moldaketa hoberako, derrigorrezko eskolaketaren bitartez eta irakaste-ikaste prozesu osoan zehar informazioa eta ezagupenak eguneratzen. Konpetentzia digitala gaitasun horietako bat da, IKT-ak (informazio eta komunikazio teknologiak) ardatz nagusia delarik.
Hitz gakoak: Europa, gizartea, informazioa, komunikazioa, ezagupena, paradigma teknologikoa, telekomunikazioak, azpiegitura berriak, baliabide teknologikoak, sentsibilizazioa, gizarte berria, gaitasunak, IKT
3. ALDAKETA TEKNOLOGIKOAREN BULTZADA ETA INDARTZEA ESPANIAN
XX. menderarte mito teknologikoaz gidatutako garaia izan zen, informatika ikasgai bezala jarriz, baina mende berrira sartzean eta Europaren gomendioak segituz gizarte informatikoaren ikuspegi berri bat sortu zen inguru nazionalean.
Araban hasi ziren Europaren gomendioak segitzeko lehen pasuak Espainian sortutako plan baten bidez. Plan honen oinarria paradigma teknologikoaren garapena gizarte espainiarraren eremu guztietan. Eremu ekonomikoan ere teknologien erabilpena gauzak erraztu zituen.
Hezkuntzaren alderdian hainbat inbertsio egin ziren (interneten, ordenagailuak…) batez ere informazio eta komunikazio teknologietan prestakuntzan ikasle eta irakasleentzako. Baina plan hau ez zuen arrakastarik izan egituraren arazoengatik eta gobernuaren laguntza eskasagatik.
Plan errealistago bat behar zen eta hainbat profesional bildu ziren beste plan bat egituratzeko, honetarako beharrezkoa zen gobernua ere parte hartzea.
Plan hau hobeto atera zen eta barnean programa bat zegoen hezkuntzarako egokituta. Eskolak errealitate teknologiko berrian kokatzen zituen. Plan honen arrakasta ez zen bakarrik aurrerapen fisikoengatik izan (gaiu berriak) baizik eta benetako eraldaketa bat izan zen eskolen egunerokotasunean.
´´Internet eskolan`` programa erabili zen eskola ezberdinetarako, programa honetan orientazio europarrak agertzen ziren (zein garrantzi duten teknologia berriak bizitzan, nola lagundu ahal diguten, erabiltzearen abantailak…)
Urte batez plan hau erabili ondoren e gobernu espainolak marko berri bat martxan jarri du programa estrategiko ezberdinetan banatuta. Parte batean hezkuntzaren helburuak daude. Hezkuntza tradizionala garai digitaleko hezkuntza batera bihurtzea. Horretarako gobernuak hainbat neurri hartu behar ditu: eskoletan IKT-ko materiala eskaini, konektibitatea, interneteko sarrera publikoak jarri, irakasleei formakuntza eskaini…
Gauza hauek jartzea Europar Batasuneko bigarren tokian jarri du Espania IKT-ko sistema garatuenetariko bat delako .
Lehen eta bigarren hezkuntzan derrigortu egin dira oinarrizko konpetentziak lortzea IKT-etan
Krisi ekonomikoa dela eta hainbat aldaketa egin dira konpromesuan eta neurri eraginkorragoak hartu dira
Hitz gakoak: Informatikako gizartea, europaren gomendioak, hezkuntza plan berria, eskolak, errealitate teknologikoa, programa (estrategikoa), hezkuntza tradizionala, garai digitala, IKT.
4. INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ERAIKUNTZA EUSKADIN
1999. urtea abiapuntua izan zen Euskal Autonomi Erkidegoan Informazioaren Gizartea eraikitzeko. Hortik aurrera, hainbat plan eta estrategia martxan jarri ziren, aspektu ekonomikoak ez ezik, gizarte zein hezkuntza aspektuak kontuan hartzen zituztenak. Horretarako, teknologia berrietan motibatuta eta trebatuta zeuden irakasleen beharra zegoen.
Hori dela eta, eskola publiko guztietan martxan jarri zen Premia Plana; lehenengo fasean sare-lokal baten instalazioa, gutxiengo ekipamendu informatikoaren hornidura, interneterako konexioa bermatzen zuen banda-zabal baten ezarkuntza eta zaharkitua zegoen ekipamenduaren ordezkatzea izan ziren hartutako neurriak. Bigarren fasean, sare-lokalerako sarbideen handiagotzea, segurtasun-mailaren igoera eta teknologia-baliabideen berriztatzea.
Irakasleen prestakuntzari dagokionez, teknologia berrien munduko ezagutza handiagotzeko asmoz, proiektu desberdinak eskaini ziren, gaur egunean ere jarraitzen dutenak. Proiektu hauek bakarka zein taldeka izan daitezke, ikastetxean, liberatuak, edo Berritzegunetan izan daitezke.
Are gehiago, konpetentzia digitala curriculumean ezarri zen, nahitaezkoa izanik; informazioa lortzeko, komunikatzeko eta ikasteko IKT-en beharra azpimarratuz.
Amaitzeko, eskola barruan ezarri diren bi irudi berri aipatu behar dira: IKT-en Arduradun Teknikoa (baliabide teknologiko eta azpiegituren optimizatzailea) eta Dinamizatzailea (hezkuntza prozesuan Teknologia Berrien probetxua eta onuraren plana egiteko arduraduna).
Hitz gakoak: IKT-ak, IKT-en Arduradun Teknikoa, IKT-en dinamizatzailea, konpetentzia digitala, Garatu Plana, sare-lokala, Premia Plana, ekipamendu informatikoa.
5. HEZIKETA ZENTROKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKO MODELOA
Europako erreferentzia den i2010 eta “plan nacional avanz@2”-n oinarrituta dagoen iniziatiba berria jarri zen abian 2008an, “Euskadi informazioaren gizartean 2010: agenda digitalak” izenekoa.
Hezkuntzaren arloan Gizarte Aktiboa izeneko helburu estrategikoak berebiziko garrantzia eduki du. Bertan gizarte aktiboa eta aditua (competente) sustatzearen aldeko apustu garbia egiten da zerbitzu digitalekin erlazionatuta.
Edukazio formalari dagokionez, noranzko aldaketa bat bultzatzen da Informazio eta Komunikazioa Teknologiak erabiltzeko moduari. “2010 heziketa zentroa” programa sortzen da, gero heziketa zentroko heldutasun teknologiko modeloa bihurtuko dena, zehazki 2009ko apirilaren 1ean jarri zen abian.
Heldutasun modeloak ikuspegi orokor batetik parte hartzen duten taldeak, interes guneak eta zeharkako elementuak aztertzen ditu. Guzti hauek, IKT dinamizatzaileak egin behar duen IKT jarduera-plan batean batzen dira. Esandako planak ondoko atalen diagnostikoa eta hobekuntza bildu behar ditu.
- Talde inplikatuak
Modelo honek ikasle, irakasle eta gurasoen jarrera aldaketa suposatzen du. Irakasleak informazio iturri izateaz gain errekurtso eta tresnak erabilerrazak egiteaz arduratu behar dira. Ikaslea, aldiz, gai izan behar da daukan informazioa jakinduria bihurtzeko. Ikaslearen gurasoak, ordea, ongi informatuak egon behar dira ikaslea ongi bideratzeko.
- Interesguneak
Rol aldaketen ondorioz guraso, ikasle eta irakasleen artean ematen diren harremanak prozesu pedagogikoarekin eta administratiboarekin oso lotuta daude:
- Prozesu pedagogikoak gela barruan zein kanpoan berrikusiak izango dira.
- Prozesu administratiboei dagokienez, ikastetxearen organizazioarekin eta gestioarekin arduratzen dira. Liburutegia, ekonomia, jangela eta garraio-zerbitzua dira garrantzitsuenak.
- Zeharkako elementuak
Talde inplikatuen arteko harremanetan eragin zuzena daukate dauden azpiegiturek eta errekurtsoek. Horregatik azpiegitura eta errekurtso egokiak beharrezkoak dira.
Horrez gain, irakasleen gaitasunak ere eragin zuzena duenez, modelo honek, irakasleen gaitasunak bermatzeko perfilak definitzen ditu.
Bestalde, IKT Aktuazio Planak bost heldutasun maila bereizten ditu:
1. Azpiegiturak eta erakartzea
Ikastetxe batek bete beharreko baldintzak: azpiegitura egokiak edukitzea, hezkuntzako eta gestioko material digitalizatua izatea eta irakasleen %80ek aurretik aipatutako perfilen bat izatea.
2. Erabilgarritasuna
Ikastetxeko gela bakoitzak ordenagailu pertsonala edukitzea eskatzen du.
3. Gelaren digitalizazioa
Eguneroko erabilerarako gela guztietan teknologia dotazio bat egon behar da eskura, esaterako ordenagailu kopuru minimo bat.
4. Gelaren birtualizazioa
Interneten bidez eskura dagoen hezkuntza plataforma bat inplementatu edo egin behar da.
5. Ikastetxearen birtualizazioa
Ikastetxean hezkuntza plataforma momenturo egon behar da martxan.
Azkenik, modelo hau 2009ko erdialdetik legean dagoenez oraindik ez da guztiz hedatu, hortaz, ikastetxeetan izan duen eragina neurtzeko denbora gehiago egon beharko da.
Hitz gakoak: Informazio eta Komunikazioa Teknologia, Gizarte Aktiboa, IKT dinamizatzaileak, prozesu pedagogikoa eta administratiboa, irakasleen gaitasunak, hezkuntza plataforma.
2. HITZ GAKOAK
- Gizarte aktiboa
- IKT dinamizatzaileak
- Prozesu pedagogiko/administratiboak
- Gaitasunak
- Hezkuntza plataforma
- Europa
- Informazioa
- Ezagupena
- Paradigma teknologikoa
- Telekomunikazioak
- Apiegitura berriak
- Baliabide teknologikoak
- Sentsibilizazioa
- IKT-ren arduradun teknikoa
- Konpetentzia digitala
- Garatu plana
- Sare- lokala
- Premia plana
- Ekipamendu informatikoa
- Informazioaren gizartea
- Interekintza soziala
- Tranformazio globala
- Egokitzea
- Europaren gomendioak
- Hezkuntza plan berria
- Eskolak
- Errealitate teknologikoa
- Programa estrategikoa
- Garai digital
3. BEHARRAK
Hauek dira zerrendatutako beharrak:
- Ikastetxe guztiak planetara moldatzea.
- Irakasleak formatuago egotea teknologia berrien aurrean.
- Material falta.
- Gobernuak laguntza (dirua, ekonomikoki) gehiago ematea.
4.HIPOTESIAK
Gure testuaren hipotesiak edo ideia nagusiak honako hauek dira:
- Irakasleen etengabeko prestakuntza.
- Gizartearen digitalizazioa.
- Paradigma ezartzeko neurri ezberdinak planteatu.
- Komunikazioak garrantzi handia.
- Eskoletan baliabide teknologiak sartzea.
- Planek egin dutena: internetaren erabilera sustatu, IKT materialak ekoiztu eskoletan, curriculuma moldatu.
- Planek egin dutena nola lortu: Europar Batasunaren gomendioak, dirua, gobernuaren laguntza, baliabide teknologikoak
5. METAFORAK
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Lehen Hezkuntzan, eta orokorrean gizartean inplantatzea fobia edo beldurra sorrarazten du askotan, horiek erabiltzea zailegia dela pentsatzen dutela askok. Gainera, jendearentzat pentsaezina eta ulertezina egiten zaio oraindik nola “kutxa batek “ beste herrialde batean dagoen norbaitekin komunikatu etxetik mugitu gabe, informazio tonak gorde eta aurkitzeko aukera eskaintzea, jolasak, pelikulak, abestiez gozatzea.. bezalako funtzioak betetzeko gai izatea.
Hori dela eta, bideo hau aukeratu dugu. Honako bi errealitateak alderatu ditugu metafora egiteko:
- Erdi Aroan papiroa alboratu eta liburuen sorrera.
- Gaur egun, liburuak alboratu eta IKT-n sorrera.
Horrela, IKT- gaur egun sorrarazten duten teknofobia, Erdi Aroan liburuek sorrarazten zuten zailtasunak aurkezten dira bideoan. Besterik gabe, hona hemen geure bideoa.
Zer izango da hurrengoa?
Hasteko, gure gaia oso sakona, mardula, luzea eta hitz teknikoz josia izan denez, lan handia egin behar izan dugu zailtasunak gainditzeko. Horrelaxe, bada, hain testu luzea izan denez gero, lana banatzea erabaki genuen eta bakoitzak bere zatian sakontzea, hori ulertzeko eta gero, gainontzekoekin konpartitzeko, testua osotasunean uler genezan.
Egindako lan gehiena, ordu ez-presentzialetan izan da. Izan ere, klasean danon artean egiteko jarduerak burutzeaz gain (aurkezpenak, talde bakoitzeko partaide bat gaia azaltzera), klaseak ez du eskaintzen lana aurrera eramateko behar beste denbora eta horren ondorioz ezin izan dugu lana klasean egin.
Hala eta guztiz ere, oso interesgarria izan da aurkezpenak egiteko modua, izan ere, aurkezpena egiteko moduari dagokionez ez da egon inolako mugarik. Hasiera batean, aurkezpena Power Ponit baten bidez egitea erabaki genuen, baina behin hori bukatuta eta horren erakargarritasun ezaz oharturik, beste modu askoz eraginkorrago batean egitea pentsatu genuen. Gainera, gure taldekideek aurkezpen mota hau erabiltzean (Power Point) beren helburua, gaia ezagutaraztea, ez zuten lortzen.
Hortaz, buruari eragin ostean, kritika bat egingo genuela erabaki genuen, Power Pointen aurkako kritika, hain zuzen ere. Horretarako, bideo baten bidez aurkeztuko genuen gure mezua, baita lanaren puntu garrantzitsuak ere agertuko ziren aurkezpean. Gainera, gure gaian irakasleen prestakuntza beharrezkoa dela agertzen denez, prestakuntza hori jaso ezean gertatuko litzatekeena modu barregarri batean aurkeztu dugu. Horren helburua aurkezpena interesgarri eta erakargarri bihurtzea izan da.
Azkeneko emaitzarekin oso pozik geratu gara, ideia orijinala izateaz gain, gure mezua argi transmititzea lortu dugulako.
Hasiera batean, lana power point baten bidez egitea pentsatu genuen. Baina, behin aurkezpen hori eginda, konturatu ginen oso astuna eta aspergarria zela. Horregatik, hori ekiditeko eta gure mezua gainontzeko ikasleei errazago iristeko, bideo bat egitea pentsatu genuen. Hala ere, aurkezpen hori sarrera honetan zintzilikatuko dugu, guztiontzat baliagarria izan dadin:
IKT aurkezpena
View more presentations from mirenluzuriaga
Beraz, esan bezala, bideo bat egin dugu gure aurkezpena burutzeko. Power Pointarekin izandako gorabeherak kontuan hartuta, horri kritika egitekoaprobetxatu dugu. Aldi berean, gure gaiarekin zerikusia zuten gaiak sartu ditugu, gure ustez garrantzitsua zena.
Hona hemen bideoa:
Beraz, esan bezala, bideo bat egin dugu gure aurkezpena burutzeko. Power Pointarekin izandako gorabeherak kontuan hartuta, horri kritika egitekoaprobetxatu dugu. Aldi berean, gure gaiarekin zerikusia zuten gaiak sartu ditugu, gure ustez garrantzitsua zena.
Hona hemen bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario