Gaurko klasean ere aurkezpenekin jarraitu dugu. Arazo desberdinak izan ditugu aurkezpena orduan hasteko, izan ere, batetik, klaseko ordenagailua ezin izan dugu martxan jarri eta bestetik, beste ikasgai baten inguruko arazo bat konpontzen egon gara.
Lehenengo taldearen gaia IKT-tik errekurtso edukatiboetara izan da. Lan hau egiteko Markinako ikastetxera joan dira elkarrizketa batzuk egitera: 3. Eta 6. Mailako ikasle zein irakasleari eta zuzendariari. Elkarrizketak bideokamaraz grabatu dute. Bideoa osorik ikusteko aukera izan ez arren, hauek izan dira agertu diren ideiak:
- -Txanela liburuko ariketak ordenagailuen bitartez lantzen dute: informazioa eskuratu, bideoak ikusi, jolasak…
- -Irakasleen prestakuntza eza azpimarratzen du zuzendariak, izan ere “Eskola 2.0” proiektua martxan jartzeko materiala ikastetxera bidali izan da, baina irakasleek ez dute hori lantzeko prestakuntzarik jaso.
Denbora falta zela eta, bideoa ezin izan dugu osorik ikusi, pena bat izan da soilik 3. Maiako ikasleen zatia ikustea. Oso lan ona iruditu zaigu, izan ere, inork ez du ideia hau erabili eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu; hau da, teorian ez ezik, errealitatean gertatzen dena ikusteko aukera izan dugu. Oso lan handia egin dute.
Bigarren taldea gu geu izan gara. Aurkezpena eta egindako lan guztia hurrengo sarreran ikusiko duzue.
Hirugarren taldearen gaia hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu bat izan da. Talde honek beraien aurkezpena bideo baten bitartez egin dute. Honako ideia hau landu dute:
- -IKT-ak hezkuntzan beharrezkoak dira, baina beti ere gehiegizko erabilpena izan gabe, hain zuzen ere, behar denean soilik erabili behar da.
Talde honen aurkezpena ondo egon dela iruditu zaigu, izan ere, bideoan ez da soilik testua agertzen imajinak ere.
Laugarren taldearen gaia hau izan da: antzinako hezkuntza eta gaur egungoa; hezkuntza paradigmak. Batez ere, oraingo eta antzinako paradigmen arteko konparaketa bat egin dute.
Bosgarren taldeak landu duen gaia konpetentzia digital eta informatzailea eskolan izan da. Aurkezpena egiteko power point-a eta bideoak erabili dituzte. Talde honek ere antzinako eta gaur egungo teknologia berriak gizartean nola dauden azaldu dute.
Seigarren taldeak honako gai hau aurkeztu du: eskola 2.0, etiketa bat baino gehiago ote?. Talde honek ere gainontzeko askok bezala aurkezpena bideo baten bitartez egin dute, bertan testua, soinua eta argazkiak tartekatu dituzte. Hala eta guztiz ere, esan beharra dugu jarri duten musika egokia ez zaigula iruditu lan bat aurkezteko.
Zazpigarren taldeak teknofilia vs teknofobia gaia landu dute. Aurkezpena power pointen eta bideoen bidez egin dute, lanean jorratu beharreko puntuak azalduz: hitz gakoak, sintesia… Ideiak:
- -Teknofobia: teknologiak erabiltzeko beldurra (nagusien kasua).
- -Teknofilia: teknologien etengabeko erabilera (gazteak, esaterako).
Bukatzeko, bideo batzuk jarri dituzte, teknofiliak sorrarazten duen frustrazioa adin ezberdinetan erakutsiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario