jueves, 10 de noviembre de 2011

IRAILAK 23

Gaur, IKT-eko lelengoko klasea izan da. Irakasleak lehenik eta behin ikasgaiaren aurkezpena egin digu, hain zuzen ere, zer landuko dugun, nolako lan motak egingo ditugun (portfolioa blogaren bidez egingo dugu, talde lanak IKT-ren ingurua…) eta abar azaldu digu.
Ondoren, ikasgaian murgiltzeko eta gure aurreideiak zeintzuk diren ikusteko honako galdera hauek taldeka egitea planteatu dizkigu:
1.    Zer dira IKT? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
2.    Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
3.    Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
4.    Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
5.    Eta Haur Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
6.    Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
7.    Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntzan arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?
Azkenik, taldeko bozeramaileak taldeko erantzunak ikaskide guztiekin konpartitu dugu.
Informazio hau irakasgaiaren amaierara arte gordeko du irakasleak, horrela, ikusiko da zer ikasi dugun edo zertan geunden oker. Oso baliagarria iruditzen zaigu ideia hau, autoebaluatzeko sistematzat hartu daiteke, hau da, ikasgaia honetan izan dugun garapena nolakoa izan den ikusteko balio dezake.

Kontzeptua eta ikasgaiaren nondik norakoak argitzeko asmoz bideo hau aukeratu dugu. Bertan IKTak definitzen dira modu ulergarri batean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario