Gaurko klasean, irakasleak musika lasaigarri eta polit bat jarri eta begiak itxi ditugu. Musikak iraun duen bitartean teknologia berriekin izan ditugu esperientziekin pentsatzen egon gara. Hona hemen taldekide bakoitzaren oroitzapenak:
· Iratxe Iparraguirre:
LEHEN OROITZAPENA TKNOLOGIA BERRIEKIN: nire lehenengo oroitzapenak teknologia berriekin eskolan izan ziren. Hain zuzen ere, hitzak ikasteko ordenagailuko jolas batean ibiltzen ginen klaseko guztiok txandaka, izan ere, gure klasean soilik ordenagailu bakarra genuen, horrez gain irakaslea beti ondoan izaten genuen laguntzeko prest. Bestalde, biderketak hasieran orri zuri batean egiten genituen, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan kalkulagailua erabiltzen hasi ginenean oso momentu onak izan ziren, arkatza eta orria albo batera utzi genituelako. Horretaz aparte, nire lehenengo mugikorra hamahiru urte nituela oparitu zidatela gogoratu dut.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: batez ere, nire anaiarekin “game boy”-en edo ordenagailuko jolasetan ibiltzea gustatzen zitzaidan, hain zuzen ere, honako hauek atsegin nituen: Mario, Los sims, karten jolasak eta abar.
GAUR EGUN: gaur egun teknologia berriak funtzio ezberdinak burutzeko erabiltzen ditut. Alde batetik, lagunekin hitz egiteko facebook edo tuentiaren bidez. Beste aldetik, eskolako lanak egiteko microsoft office-a asko erabiltzeaz gain interneta edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko hiztegiak baino gehiago erabiltzen dut.
· Miren Luzuriaga
LEHEN OROITZAPENA TEKNOLOGIA BERRIEKIN :Nire lehenengo kontaktua teknologia berriekin etxean izan zen. 5-6 urte inguru nituen etxerako ordenagailu bat erosi genuenean. Gogoratzen dut nire nebaren gelan ipini genuela. Ez nekien zertarako erabiltzen zen ordenagailua, jolasteko bakarrik zela uste nuen. Ordenagailuan egin nuen lehenengo gauza, programa batekin jolastea izan zen. Marrazkiak koloreztatzekoa zen, niri asko gustatzen zitzaidana. Geroago, “Animaliak” programa instalatu genuen eta ekosistema ezberdinetan zeuden animaliak aztertzeko aukera eman zidan. Oso interesgarria zen. Bi programa horiek besterik ez zirela existitzen uste nuen, hori zela ordenagailua. Baina geroago, milaka eta milaka programa zeudela enteratu nintzenean, asko harritu nintzen. Urteak pasatu ahala, ordenagailuarekin egin daitezken hamaika funtzio ezagutzen ditut.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: Aurretik aipatu dudanez, “Animaliak” programa harrigarria iruditu zitzaidan. Milaka animalia ezagutu nituen (non bizi ziren, argazkiak, animalia bakoitzarekin jokuak, bitxikeriak, egiten zituzten soinuak, etab.) Eskolan ere, “accu-type” programa erabili genuen, ordenagailuarekin idazten ikasteko (mekanografia), programa hori ere asko gogoratzen dut eta ordenagailuekin idazteko nire lehenengo kontaktua izan zen.
GAUR EGUN: gaur egun, teknologia berriekin etengabeko kontaktuan nago: unibertsitateko lanak egiteko, apunteak hartzeko, emailak bidali/jasotzeko.. gainera, nire lagunekin kontaktuan egoteko, sare sozialak erabiltzen ditut (tuenti, facebook..) Bestalde, hainbat programa informatuko erabiltzen ditut nire eguneroko bizitzan: Word, Power Poit.. guztiak guztiz beharrezkoak ikusten ditut egun. Argazkigintza ere gustatzen zaidanez, horrekin zerikusia duten programak erabiltzen ditut noizean behin.
· Nerea Larruzea
LEHEN OROITZAPENA TEKNOLOGIA BERRIEKIN: Txikitan, sei urte nituela, nire herriko liburutegira joaten nintzen kultur etxean zegoelako eta musika bertan ematen nuelako. Horrela, musikara joan aurretik eta ateratzerakoan, liburutegian geratzen nintzen. Liburutegian bi ordenagailu zeuden eta, normalean jolasteko erabiltzen nuen, “Paintball” jolasa gogoratzen dut bereziki, ordenagailuarekin zetorren jolasa zen. Normalean, unibertsitateko ikasleak lanak egiten zeuden eta haiek lanak egiten zuten bitartean begiratzea gustatzen zitzaidan. Hori dela eta, behin, liburuzainari hurbildu nintzaion eta lan bat agintzeko eskatu nion; “Disney”ri buruz egin nuen. Horrela, entziklopedia bateko informazioa kopiatzen pasatzen nituen orduak.
Geroago, jaunartzea egin nuenean, ordenagailu bat oparitu zidaten. Hortik aurrera, klasean lantzeaz gain, etxean ere programa desberdinak erabiltzen nituenez, nire IKT-en inguruko ezagutza handitzen joan zen.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: Esan bezala, lanak egitea gustatzen zitzaidan, Word programa esploratzea. Are gehiago, jolas desberdinak gustoko nituen: SIMS, “solitario”, ingelesa ikastekoak… Eskolan “paint” programa lantzen genuen eta izugarri gustatzen zitzaidan, paper batean marraztea bezalakoa zen baina mila forma eta kolore desberdinekin eta gainera, ezabatzeko aukera zegoen.
GAUR EGUN: gaur egun IKT-en inguruan dudan ikuspegia izugarri aldatu da. Aisialdiarekin baino gehiago, lan egin eta sozializatzearekin lotzen baitut. Lan egiteko Power Point, Word programak erabiltzen ditut batez ere. Interneti dagokionez, blogga, hiztegiak, entziklopediak eta informazio bilatzaile desberdinak erabiltzen ditut. Komunikazioari dagokionez, astean zehar nire lagunekin edota duela asko ikusten ez ditudan lagunekin hitz egiten dut. Are gehiago, interneten dauden denda on-line-etan ere arropa erosten dut, merkeagoa baita.
· Oihane Infante:
LEHEN OROITZAPENA TKNOLOGIA BERRIEKIN: teknologia berriekin dudan lehen oroitzapena nire aita ordenagailu bat erosi zuenean izan zen, ez nekien ezer horretaz eta gutxika jolas batzuekin jolasten ikasi nuen, asko gustatzen zitzaidan, baina oraindik ez nintzen kontziente ordenagailu batekin zenbat gauza egin ahal ziren.
Hezkuntzan DBH ko lehen mailetan izan zen hasi ginenean informatikan aritzen, landu genuen lehen gauza mekanografia izan zen, baina ez zitzaidan gustatzen lehenik ikasi nuelako etxean beste modu batez idazten.
GEHIEN GUSTATZEN ZITZAIDANA: gehien gustatzen zitzaidana jokoez aparte, mobila erosi zidatean izan zen. Gehien bat lehen egunetan, nola zihoan deskubritzen nengoenean. Mugikorrekin izan nuen kontaktua momentu horretararte nire gurasoena izan zen, baina ez nuen ia inoiz erabiltzen, beraz nirea izatea asko gustatu zitzaidan.
GAUR EGUN: teknologia berriak gizartean garrantzi handia dute. Nire bizitzan ere, red sozialak lagunekin kontaktuan egoteko erabiltzen ditut, behar ditudan gauzak interneten bilatzen ditut, lanak egiteko ordenagailuko programa ezberdinak erabiltzen ditut (word, power point…), klasean aurkezpenak egiteko proiektorea erabiltzen dugu, mugikorra gauza anitzetarako erabiltzen dut… Argi dago teknologia berriak bizitzako gauza asko errazten digutela eta modu on batean erabiltzeak oso onuragarri izan daiteke guretzako.
Ariketa burutu ostean, klasekideekin bakoitzaren esperientziak komunean jarri ditugu. Ariketa interesgarri honetan sentitu duguna klase guztiarekin konpartitzea egokia iruditu zait, izan ere, guztiok esperientzia ezberdinak izan ditugu teknologiarekin.
Gero, WEB 2.0 gaiari hasiera eman diogu, horretarako, banaka power point-eko diapositiba bat azaltzera atera behar izan gara. Gure taldean atera direnek (Iratxe eta Oihane) lotsa sentitu dute, izan ere, klase guztiaren aurrean ezezaguna den zerbait azaltzea zaila da. Gainera, urduritasuna nabaria da eta horrek ere azalpena zaildu du.
Web 2.0n ezaugarriak honako hauek dira:
-Gaur egun dagoen teknologia maila da.
-Ez da soilik, internet nabigatzea edo informazioa prozesatzea, baizik eta guk geuk publikatzen dugun informazioaren ezagutza. Hau da, informazioa jasotzea eta argitaratzea.
-Parte hartzean eta elkarrekintzan ezagutza eraikitzean datza.
-Web 2.0 honako ezaugarri hauek osatzen dute: digital netives people, internet economics eta technology read/write web.
-Web 2.0rekin zerikusia duten ideiak: diseinua, estandarizazioa, birnahastea, parte hartzea, erabilerraztasuna, konbergentzia…
-Egiten diren ekarpenak ez dira artikulu luzeak eta sakonak.
-Gaur egun, sarea gune sozial moduan erabiltzen da.
-Web 2.0 BETA bertsioan egiten da, etengabe berriztatu eta aldatzen delako.
-Sareen eboluzioa: PC; Web 1.0 (bisitatzaile moduan bakarrik ahal zitekeen sartu); Web 2.0 (gaur egun hemen gaude); Web 3.0 (; web 4.0
-Web 1.0-tik Web 2.0-ra berrikuntzak daude: blogak, youtube, sindikalizazioa (RSS)…
-Web honen atzean interes ekonomikoa dago.
-Gaur egun, eskoletan esaterako irakasleek azalpenak ematerako orduan liburuen ordez ordenagailuak erabiltzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario